arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Área Profesional / Erakusketak

Arne Jacobsen

2002

Arne Jacobsen

 

1958-1965 bitarteko marrazkiak

Arne Jacobsen marrazkilari handia zen. Arkitektura fakultatean ikasketak egin zituen garaian, arkitektoaren lanbidea menderatzeko ezinbesteko tresnatzat jotzen zuen marrazketa. Marrazketa ez zen trebetasun handiko mekanismo bat bakarrik, hain zuzen ere, bestelako diziplinekin alderatuta, ikasle eta arkitektoek, horren bidez, birtuosismo faltsu batekin ikusleak txunditzeko erabiltzen zutena.

Marrazketaren bidez, doitasun geometrikoa eta espazioaren azterketa azpimarratzen ziren, espazioaren errealitate fisikoa gauzatzen zen, eta haren eraikuntza logika sakontzen zen; halaber, proiektuaren bideragarritasuna egiaztatzen zen, hau da, bere "testurak", "kontrasteak" eta "koloreak", eta kezka horiek guztiak behin betiko errealitate global batean islatzen ziren.

Inguruneko kultura jarrera zen, bertan, bidaia liburuek, oharrek eta errealitatearen analisiak benetako dimentsioa baitzuten, berez eduki beharko luketena, alegia.

Begirada lan tresna bihurtzen zen. Hori zen begirada analitikoaren ezaugarri nagusia; hau da, trebetasuna ez zen eskuaren abileziara bakarrik mugatzen.

Jacobsenek bere belaunaldiko arkitektoen trebetasun bikoitz hori zuen: ikusten jakitearen sentikortasuna eta hori behar bezala adierazteko trebetasuna, arkitekturaren munduan ezinbestekoa dena, alegia.

100 x 100 cm tamainako aluminiozko 30 xaflek osatzen dute erakusketa, eta bertan 29 argazki erreprodukzio ageri dira (distiren aurkako metakrilato matea).

Félix Solaguren-Beascoa de Corral (Bilbao, 1956ko irailaren 30ean jaioa) arkitekturan doktoretza egin zuen Bartzelonako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan eta 1990az geroztik, proiektu arkitektonikoen irakasle titularra da Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan.

 

 

Inaugurazioa

COA Segovia: 21/03/2002

 

Ibiltaritzak

COA Segovia: 06/11/2006 - 11/12/2006
COA Asturias: 14/12/2006 - 15/01/2007
ETSA LA SALLE Barcelona: 19/01/2007 - 02/03/2007
COA-BALEARES Balears: 08/03/2007 - 06/04/2007
CTA Valencia: 26/04/2007 - 25/05/2007
COA Ciudad Real: 31/05/2007 - 18/06/2007
COA Almería: 21/06/2007 - 20/07/2007