Utilizamos cookies y tecnologías similares propias y de terceros, de sesión o persistentes, para hacer funcionar de manera segura nuestra plataforma y personalizar su contenido. Igualmente, utilizamos cookies para medir y obtener datos de la navegación que realizas y para ajustar la publicidad a tus gustos y preferencias. Puedes modificar tus opciones de consentimiento en cualquier momento visitando nuestra Política de Cookies y obtener más información haciendo clic aquí.
Gaia zehazteko ardura Emilio Tuñón eta Luis Moreno Mansilla epaimahaikideei eman zitzaien. Horretarako, 2006ko abuztuaren 3an El País egunkarian agertu zen argazkia hartu zuten oinarritzat, Israelgo armadak, Libano hegoaldetik Hezboláren erasoei erantzunez egindako ofentsibak sortutako ondorio tragikoak ikusten baitziren bertan.
2007ko beka eskatzaileei lan hau egitea proposatu zitzaien: argazkiko lehenengo planoan ageri den etxebizitza eraikina berreraikitzeko proposamen bat egitea, hain zuzen ere, datozen urtetan zehar, hainbat herrialdek finantzatuta, Libano berreraikitzeko egingo den kanpainaren barne.
Eskatzaileei eman zitzaien informazio bakarra argazkian ikus zitekeena zen; horregatik, irudi hori aldez aurretik aztertu eta interpretatu behar izan zuten hautagaiek.
Arkitekturaren gune poliedrikoaren ahalik eta aurpegi gehienetan eragina edukitzeko ahalegina edin behar zuen proposamenak; hau da, esparru ideologikoan, sinbolikoan, sozialetan, formaletan, funtzionaletan, energetikoetan, materialetan, ekonomikoetan eta abar.
Inaugurazioa
ETSA Palmas de G. Canaria: 23/10/2007
Ibiltaritzak
ETSA Palmas de G. Canaria: 23/10/2007 - 23/11/2007 ETSA A Coruña: 03/12/2007 - 15/01/2008 ETSA Madrid: 11/02/2008 - 15/03/2008 ETSA Valéncia: 14/04/2008 - 09/05/2008