arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
Las cookies propias y de terceros nos permiten mejorar nuestros servicios. Al navegar por nuestro sitio web, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Más información Aceptar
X

Área Profesional / Erakusketak

Sorginaren erratza gordetzeko gela

2009

Sorginaren erratza gordetzeko gela

 

Axel Bruchhäuserrek enkargu bitxi bat egin zion Alison Smithsoni: sorginaren erratza gordetzeko gela bat egitea. Horretarako, zuhaitz adaburuen ondoan, etxola txiki bat ezarri zuen. Etxola horren oinarriak malda arin baten gainean daude kokatuta, eta malda horrek ibaira iritsi arte egiten du behera, eta sorginaren etxetik datorren zubi batek zeharkatzen du ibai hori. Etxolaren barnealde txikitik ibaia eta etxearen atzealdea ikus daitezke; aldi berean, beherantz begiratuz gero, basoko lurra ikusiko dugu, eta gorantz begiratuz gero, berriz, hostoek eta zeruak osatutako errezela.

Askotan errealitateak horrelako gauzak ezinezkoak direla dioen arren, arkitekturaren jarduna ezin da ulertu ez badu mundu hobeago bat eraikitzen laguntzeko balio. Konpromiso hori betetzeko, proiektu berri bakoitzean, sormen prozesu bat jarri behar dugu abian, asmoetatik errealitatera pasatzeko, eta ibilbide konplexu horretan zehar premiei aurre egiteko erantzun gisa irtenbide bat sor dadin, eta horren ondorioz, obra garrantzitsu bat sor dadin.

Hein handi batean, hausnarketarik gabe ezinezkoa da mundu hobea lortzea eta hori egiteko, errealitatetik urrundu behar gara, era horretan, hori ulertzeko. Izan ere, errealitatea gertutik bakarrik begiratzen badugu, azkenean zehaztasunetan bakarrik jartzen baitugu arreta. Hala ere, gehiago urruntzen garen heinean, xehetasunak ikusi ezin ditugunez, gure proposamenak eusten dituen egitura ikusezin eta zehaztugaberik badagoen hauteman dezakegu. Are gehiago urruntzen bagara, ikusiko dugu egitura edo euskarri hori eskeleto are abstraktu eta ukiezinago baten barne dagoela. Momentu baten bada ere elementu horiek ikuskatu ahal izateak unibertso zehaztugabe eta desenkofratuan murgiltzea esan nahi du, non denbora eta leku bakoitzaren berariazko ezaugarriak desagertzen diren. Ziur asko, espazio zehaztugabe horiek antzeman ditzakegu besteen jarrera eta proposamenak, eta bertan aurki ditzakegu kidetasunak. Hori guztia ezinezkoa da gertuko ikuspegiarekin, are gehiago esango nuke, espazio zabal horiek, zehaztugabeak direnez, ezin hobeak dira galderak egin eta gure erabakiak zehaztuko dituzten konpromisoak hartzeko.

Egun bizi dugun berehalakotasunaren kulturan ez da erraza hausnarketari tokia egitea; baina hori lortzen badugu, leiho bat irekiko dugu esparru ezezagunerantz, mugagabetasunerantz, Gaston Bachelardek "La poética del espacio" ("espazioaren poesia") liburuan adierazten duen moduan hori guztia gure barnean baitago "izakiaren luzapen antzeko bati lotuta dago, bizitza zanpatu eta zuhurtasunak eteten duen, baina bakarrik gaudenean berriro hasten dena. Geldirik geratu bezain laster, beste leku batean gaude; mundu zabal batekin amesten ari gara. Geldirik dagoen gizakiaren mugimendua da mugagabetasuna”.

Gehiegizko zarataren eta informazioaren presioaren ondorioz, ezinbestekoa da babesleku bat edukitzea, hori nahitaezkoa baita bilaketa pazientziaz egiteko. Bilaketa hori beharrezkoa bada, eta nire ustez hala da, nolakoa izan beharko litzateke hausnarketa hori egiteko espazio egokia, hain zuzen ere erabateko askatasuneko gotorleku hori, hortik kanporantz proiektatzeko erabiltzen duguna? Nolakoa izan behar da babesleku hori, mundu justuago eta solidarioagoan pentsatzeko lasaitasuna eman dezan, eta beraz, mundua bizitzeko leku atseginago bihurtzeko?

Ez ditut bestelako gotorlekuak ahaztu nahi, goseteak, gerrak edo hondamendi naturalak gertatzen direnean estutzen gaituztenak, askotan albiste izateari utzi bezain laster ahazten digunak. Hala ere, lehenengo gotorlekuen bidez bakarrik da posiblea bigarren gotorleku motek eskatzen duten erantzuna ematea.

Antonello da Messinak horrelako babesleku bat sortu zuen San Jeronimori, elizaren buruari eta Biblia latinera itzuli zuenari, babesa emateko. Jules Vernek gauza bera proposatu zuen "De la terre à la lune" lanean; Alvar Aaltok Nemo propheta in patria eraiki zuen antzeko asmoarekin eta Le Corbusierrek Cabanon paradigmatikoan igaro zituen bere azken egunak. Obra horiek guztiak oso txikiak dira, eta hain zuzen ere horregatik ezarri zuen Alison Smithsonek leiho bat sorginaren erratza gordetzeko gelan, bertatik basoaren zabalera osoa ikusteko. Halaber, arrazoi bera zela eta ezarri zuen Antonello da Messinak leiho bat Italiako paisaia finaren handitasunera begira, Alvar Aaltok Finlandiako lakuen handitasunera begira, Le Corbusierrek Marnostrumaren handitasunera begira eta Jules Vernes handitasun beldurgarrienera, unibertso infinitura, alegia.

 

 

 

Inaugurazioa

ETSA Sevilla: 22/10/2009

 

Ibiltaritzak

ETSA Sevilla: 22/10/2009 - 25/11/2009
EA U. Francisco Victoria MADRID: 01/12/2009 - 18/12/2009
EA U. Europea MADRID: 15/02/2010 - 11/03/2010
ETSA VALLADOLID: 15/03/2010 - 28/04/2010