Utilizamos cookies y tecnologías similares propias y de terceros, de sesión o persistentes, para hacer funcionar de manera segura nuestra plataforma y personalizar su contenido. Igualmente, utilizamos cookies para medir y obtener datos de la navegación que realizas y para ajustar la publicidad a tus gustos y preferencias. Puedes modificar tus opciones de consentimiento en cualquier momento visitando nuestra Política de Cookies y obtener más información haciendo clic aquí.
1992ko otsailean Indiara joan zen lagun talde bat. Talde horren barne zeuden Enric Miralles eta Benedetta Tagliabue, Elías Torres, Mogens Krustrup, Jesús Menéndez, Thomas eta Helke Bayrle, Götze Stockmann eta Valerio Ferrari.
Bidaia horren helburu nagusia zen Le Corbusierren arkitektura bisitatzea Chandigarh eta Ahmedabaden, baita Loius Kahnen obrak ikustea ere.
Taldeko kide batzuek arkatza eta paperarekin bidaiatu zuten, erakargarria iruditzen zitzaien edozer marrazteko.
Enric Mirallesek tinta urdinezko luma estilografikoarekin bost marrazki koaderno bete zituen. Koaderno horiek azal gogorra zuten eta 15 x 10,5 zentimetroko tamainakoak ziren, Glasgow School of Art markakoak, gehienetan horiek erabiltzen baitzituen.
Elías Torressek, berriz, 21,5 x 14 zentimetroko hartbound sketchbook bat bete zuen boligrafo beltzez, ia koadernoa apurtu arte.
Askotan, Enricek eta Eliasek gauza bera marrazten zuten, bata bestearen ondoan jarrita. Horrez gain, Enricek diapositibak ere ateratzen zituen, gero muntaia panoramikoetako pieza gisa erabiltzeko.
Marrazki eta argazki horietako batzuen erreprodukzioak biltzen ditu erakusketa honek. Erakusketaz gain, Caja de Arquitectos fundazioak Le Corbusier Indian DVDa ere argitaratu du. Ahmedabad eta Chandigarheko kapitolioari buruzkoa, Manu Rewalek ekoiztu eta zuzendutako dokumental guztiak biltzen dituena.
Enric Mirallessen eta Elías Torresen begiradek zuzenean arkitektura bihurtzen dituzte paisaia eta objektuak; eta pozgarria da ikustea zein nolako gaitasuna duten motibo bera hartuta arkitektura mota desberdinak sortzeko, horren adibide baitira bakoitzaren obra profesionalak.