Utilizamos cookies y tecnologías similares propias y de terceros, de sesión o persistentes, para hacer funcionar de manera segura nuestra plataforma y personalizar su contenido. Igualmente, utilizamos cookies para medir y obtener datos de la navegación que realizas y para ajustar la publicidad a tus gustos y preferencias. Puedes modificar tus opciones de consentimiento en cualquier momento visitando nuestra Política de Cookies y obtener más información haciendo clic aquí.
Gure lanbidearen irudi soziala une zailean dagoen honetan, higiezinen espoliazio handi horren ezinbesteko parte hartzaile izatera nola iritsi den hausnartzea abisu on bat izan daiteke lanbide honetan hasi nahi duten horientzat. Badakigu arkitekturak zer nolako indarra duen mundua hobetzeko eta bertan egoteko era desberdinak sortzeko baina ezagutzen dugu ere kontrako eragina lortzeko duen indarra, gure bizimodua eta paisaiak hondartuz, esku maltzurretan eroriz gero. Gure ekonomiaren gainbeheran eta "Iruzur sozial handian" parte hartu dutenen izena ezagututa, alderantzizko arkitektura imajinatuko dugu, pasaiaren alde onena aktibatzeko gai dena eta, era berean, erabiltzaileentzat penitentzia gune gisa balioko duena. Gure herrialdeko justiziarekin agertzen duten zigorgabetasunarekin harrituta, justizia aurreratuagoa eta muturreko klima duen toki batera bidaliko dira parte hartu zuten horiek, beren abusuei buruz hausnar dezaten.