arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
Las cookies propias y de terceros nos permiten mejorar nuestros servicios. Al navegar por nuestro sitio web, aceptas el uso que hacemos de las cookies. Más información Aceptar
X

Área Profesional / Erakusketak

Bizitzeko ametsa

2000

Bizitzeko ametsa

 

en la España de la Ilustración

Etxea, garai modernoan lehen aldiz arkitekturaren protagonista izateaz gain, espazio hartzaile eta espazio transmititzailea da aldi berean, mende honetako momentu bakoitzean gertatutako aldaketa txikienen aurrean berariazko sentikortasuna duena.

Testuaren atzean ageri den ideiak –“proiektu modernoa, proiektu amaitu gabea”- kontuan hartzen du egungo pentsamendu korrontea, hain zuzen ere, XIX. mende erdialdean industria iraultzarekin batera sortu zen proiektua gaur egun oraindik indarrean dagoela dioena; iraganaren eta etorkizunaren arteko etengabeko mugimenduan indarrean baitago, baita orainaldiko tentsioetan murgilduta ere. Zalantzarik gabe, proiektu modernoaren egoera ezegonkorrak agerian uzten du hori etengabe berritzen ari dela.

Bizitzeko amets modernoaren inguruan sortutako pasarte sakabanatu eta sortu berriak errepasatzen ditu erakusketak. Hasieran, Soane etxea da, Walter Benjaminen Das Passagen-Werk (Pasajeen Lana) obraren harira, kanpoko modernitate mehatxatzaileari kontra egiten dion barnealdea. Aurrerago, Mies Van der Roheren Glass room lana eta Pariseko artisten 1920ko hamarkadako txaletak aurkezten dira modernitate ortodoxoaren islapen heroiko gisa. Aurrerago, proiektu modernoaren eztanda askatzaileak ikuspegi zabalagoa, konplexuagoa eta modu anitzekoa ezarri zuen, arkitektoen etxeetan bertan islatu zena, autobiografia eraiki gisa. Hiri inguruko etxearen 1970eko hamarkadako berrikuspen kritikoa elkar topatu eta kontrajartzen diren bi arkitektoren obran islatzen da: Matta-Clark eta Venturi arkitektoen lanetan, hain zuzen.

Azkenean, 1960ko hamarkadako proposamen iraultzaile, utopiko edo futuristek egungo ikuspegia sorrarazi dute, non informazio eta komunikazio prozesu berriak bizitzeko amets modernoa eraldatu eta jarraitzeko elementu potentzial gisa ikusten diren.

 

 

Inaugurazioa

OA Palencia: 17/01/2000

 

Ibiltaritzak

COA Palencia: 06/03/2000 - 31/03/2000
UNIV. CAST. LA MANCHA Toledo: 15/06/2000 - 30/06/2000
COA Bilbao: 19/07/2000 - 31/08/2000
COA Oviedo: 21/10/2000 - 31/10/2000
COA Burgos: 03/11/2000 - 24/11/2000
COA Zaragoza: 17/07/2001 - 20/09/2001
CT Alicante: 08/11/2001 - 22/11/2001