Utilizamos cookies y tecnologías similares propias y de terceros, de sesión o persistentes, para hacer funcionar de manera segura nuestra plataforma y personalizar su contenido. Igualmente, utilizamos cookies para medir y obtener datos de la navegación que realizas y para ajustar la publicidad a tus gustos y preferencias. Puedes modificar tus opciones de consentimiento en cualquier momento visitando nuestra Política de Cookies y obtener más información haciendo clic aquí.
Giuseppe Terragni (1904-1943), ibilbide laburra izan zuen italiar arkitektoa izan zen, hamabost urtekoa, hain zuzen. Hala ere, gerrarteko epeko lanen artean, talentu handienekotzat jotzen dira bere obrak, eta arkitektura modernoaren historian leku garrantzitsua lortu dute bere lanek, ongi merezita gainera.
Bere obraren bibliografia funtsezkoa da bere lanak ezagutzeko; hala ere, bere obraren garrantziarekin alderatzen badugu, bibliografia eskasa da eta ia ez dago ezer argitaratuta gazteleraz. Horren ondorioz, zaila izan da bere obra dibulgatu eta ulertzea; hau da, erabiltzen zituen kolore zein materialak eta bere arkitekturaren xehetasunak ulertzea. Aipagarria da, Terragniren obra eta arkitekturari buruzko pentsamendua, balio historiko handia edukitzeaz gain, gaur egun erabat balioduna eta interesgarria dela oraindik.
Erakusketaren asmoa da, alde batetik, bere eraikitako lanen berrikuspen bat egitea, bere obra hobeto ezagutu eta arkitekturaren inguruan zuen ikuspegi polemikoa ulertzeko; eta bestetik, bere jaiotzaren mendeurrena ospatzen dela aprobetxatuz, XX. mendeko lehen erdialdeko arkitekto handienetako bat bezala azpimarratzeko.
Inaugurazioa
COAC Ebre: 14/04/2004
Ibiltaritzak
COAC Ebre: 03/05/2004 - 20/05/2004 COA A Coruña: 27/05/2004 - 26/06/2004 COA Córdoba: 16/09/2004 - 15/10/2004 COA Badajoz: 21/10/2004 - 05/11/2004 COAC Terrassa: 08/11/2004 - 30/11/2004 COA Jaen: 13/12/2004 - 08/01/2005 COA Burgos: 10/01/2005 - 31/01/2005 COA Pamplona: 02/02/2005 - 28/02/2005 COA Murcia: 16/03/2005 - 31/03/2005
Govern Balear Balears: 04/04/2005 - 29/04/2005 COA Tarragona: 02/05/2005 - 07/06/2005 COA Salamanca: 16/06/2005 - 25/07/2005 COA La Rioja: 08/09/2005 - 02/10/2005 COA València: 02/11/2005 - 21/11/2005 CT Alicante: 24/11/2005 - 20/12/2005 COA Gijón: 23/02/2006 - 14/04/2006 COAC Figueres: 07/10/2006 - 28/11/2006