arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Zikloak eta Ekitaldiak   Ekitaldiak / Biltzarrak

VI. arquia/hurrengoa jaialdia 2018

VI. arquia/hurrengoa jaialdia 2018

"PRÁCTICAS RELEVANTES"

Arquia/hurrengoa kultura-programaren helburua Espainiako arkitektoei laguntza eskaintzea da haien ibilbide profesionalaren lehen hamar urteetan. Arktitektoek profesional gisa egindako gauzatzeak eta printzipioak hedatzean, sustatzean eta balioztatzean oinarritzen da laguntza hori.

Arquia/hurrengoa-k arkitektoen belaunaldi berriek egindako, argitaratutako eta egileek azaldutako lanak erakusten ditu. Toki irekia da sortuberri den Espainiako arkitektura berria ezagutu eta lokalizatu nahi dutenentzat eta erreferentziazko oinarri izan nahi du arkitekto gazteekin konektatzeko eta aldi berean, Espainiako arkitektura gaztearen testuingurua eta egungo ardurak ezagutzea ahalbidetzeko.

Bienal honen lema PRÁCTICAS RELEVANTES da eta Iñaki Carnicero komisarioak definitu du, zeinek Espainiako arkitekturaren nazioarteko arrakastak sortutako paradoxaren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen gaituen. Izan ere arrakasta hori ez dator bat azken urteetako produkzio bolumenarekin, hala ere, inoiz baino garrantzi handiagoa duen lana irudikatzen du.

Arkitektura nazional gaztearekin hitzordua Madrilen ospatu zen urriaren 17an eta 18an eta han izan ziren: Iñaki Carnicero, bienaleko komisarioa eta epaimahaia: Pilar Díaz de Paisaje Transversal, Héctor Fernández Elorza, Iñigo García (VAUMM Arquitectura), María González (Sol89 Arquitectos), Montserrat Nogués, Arquia Fundazioko nagusia eta ordezkaria eta Anna Puigjaner (MAIO Arquitectura).

Bienal honetarako aukeratutako 24 gauzatzeen egileak ere bertan izan ziren: deAbajoGarcía, Adrià Escolano, Estudio rellam, Juan Miguel Martínez, Nua Arquitectures, Serrano + Baquero, Rosa Gallardo, Gonzalo Gutiérrez, Joel Padrosa, Ander Rodríguez, Carmen Torres, Arqbag, Arquimaña, Arquitectura Expandida, Cornago & Sánchez, Eeestudio + Zuloark, After Belonging Agency, José Aragüez, Arquitectura a Contrapelo, Bartlebooth, Nomad Garden, Vilaplana & Vilaplana.

Baliabideak

 

Conferencia
Sesión inaugural:
Prácticas relevantes
Conferencia
Conferencia
Conferencia
Conferencia
Pensamiento operativo
[Mesa redonda]
Conferencia
Conclusiones:
Directores de mesa y comité científico
Conferencia
João Luís Carrilho de Graça
Uma discreta casa [Presentación tema Concurso Becas 2019]
Conferencia
Eduardo souto de Moura
Proyectos recientes
Conferencia