arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Arlo kulturala / Filmoteka

Proiekzioak aretoetan

Aretoetako proiekzioari buruz


Arquia Fundazioak arquia/dokumentala, arquia/maisuak eta arquia/filmoteka bildumetako ikus-entzunezko batzuk proiektatzeko aukera ematen die bai arkitekturako eskola eta elkargoei, eta bai interesdun erakunde kulturalei.

Jarraitu beharreko protokoloa:

Aukeratu ikus-entzunezkoak Eskuragarri dauden lanak atalean.


Bidali eskabide-formularioa.

Zerbitzuaren baldintzak:

Proiekzioetarako sarrerak doakoa izan behar du.
Arquia Fundazioaren logotipoa sartu beharko da proiekzioak sustatu edo horien berri emateko argitaratzen den material guztietan, eta zikloa/proiekzioa programatzen den erakundearen web-esteka ere agertu beharko da.
Izenburuaren ondoan, honako hau agertu beharko da: "Arquia Fundazioak eman eta editatutako dokumentala", edo, bestela, "Arquia Fundazioak emandako dokumentala" bakarrik, arquia/filmoteca bilduma ikus-entzunezkoen kasuan.
Proiekzioan zehar, Arquia Fundazioak emandako banderatxoa erakutsi beharko da, instituzioen arteko kolaborazioaren erakusgarri.
Behin proiekzioa eginda, ekitaldiaren testigantza emateko argazkiak helarazi beharko dira Arquia Fundaziora, ekintza Fundazioaren urteko memorian erregistratzeko.

Erregistratu Fundazioan

Erregistratu Fundazioko erabiltzaile gisa, erabiltzaile-profil desberdinetan