Utilizamos cookies y tecnologías similares propias y de terceros, de sesión o persistentes, para hacer funcionar de manera segura nuestra plataforma y personalizar su contenido. Igualmente, utilizamos cookies para medir y obtener datos de la navegación que realizas y para ajustar la publicidad a tus gustos y preferencias. Puedes modificar tus opciones de consentimiento en cualquier momento visitando nuestra Política de Cookies y obtener más información haciendo clic aquí.
Arquia Fundazioak, arkitekturaren esparruko lan-harreman eta -elkarlanak sustatzeko, enplegua sortzeko eta lan-aukera gehiago eragiteko helburuz, doako lan-poltsa bat jartzen du plataforman erregistratuta dauden enpresa, erakunde, arkitektura-estudio, sozietate eta profesionalen eskura, lan-eskaintzak publikatu eta/edo horietan izena eman dezaten. Horrez gain, lan-poltsa desberdinen direktorio bat eskaintzen du, argitaratzen diren lan-eskaintzen tipologiaren eta kategoriaren arabera klasifikatua.
Lan-eskaintzen bilatzailea eta lan-poltsen direktorioa
Lan-eskaintzen eta lan-poltsen bilaketa bat egiteko, bilatzaile bat dago Fundazioaren orrialdean; horren bidez, berariazko irizpideen arabera iragaz daiteke bilaketa, eta modu azkar eta eraginkorrean aurkitu daiteke bilaketa-irizpideetara hoberen egokitzen den eskaintza edo lan-poltsa. Kanpoko lan-poltsak irizpide hauen arabera onartu ala baztertzen dira: hartzen duten esparru geografikoa, sektorea edo espezialitatea, arkitekto edo ikasleei zuzenduak dauden, instituzio- edo enpresa-profila duten, eskaintzen dituzten karguak edo lehiaketarik aurreikusten duten ala ez.
Sortu enplegu-eskaintza berri bat
Eskatzaileak FQ plataforman izena eman beharko du lehenengo. Behin erregistroa eginda, saioa hasi beharko du erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin. Gero, atal honetara jo beharko du: Nire gune pribatua> Nire arlo profesionala> Lan-poltsa. Bertan, ‘eskaintza sortu’ aukera sakatu beharko du, horretarako prestatu den formularioa betez. Eskaintza egiten duen pertsonak berak aukeratu ahal izango du bere datuak publikoki agertuko diren ala ez, eta hautagaiak aukeratu eta baztertu ahal izango ditu.
Eman izena lan-eskaintzan
Hautagaiak FQ plataforman izena eman beharko du lehenengo. Behin erregistroa eginda, saioa hasi beharko du erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin. Gero, atal honetara jo beharko du: Nire gune pribatua> Nire arlo profesionala> Lan-poltsa Eskaintzetako bakoitzean dagoen 'inskripzioa' botoia sakatu. Fundazioak CV bat eransteko aukera ematen du, edo FQ plataforman sortutako CVa gehitzekoa.
Regístrate en la Fundación
Registrate en FQ para poder acceder, publicar o inscribirte a las ofertas de la Bolsa de Trabajo, entre otros servicios.