arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Alor profesionala / FQ sarea

Direktorio profesionala

Arquia Fundazioak arkitekturako direktorio profesionala aurkezten du, FQ plataformaren barruan aurki daitekeen espazio bat. Arkitektoak, ikasleak eta arkitekturako enpresa eta erakundeak biltzen dira bertan, eta beren profil profesionalak erakustea da helburua; hala, sarean duten agerikotasuna areagotzen da, eta egiten duten jardunaren berri ematen zaie Fundazioaren webgunea kontsultatzen duten bisitariei.

Direktorio profesionala

Direktorio profesionalean fitxa profesionalak aurkezten dira, erabiltzaileak berak gune pribatuaren bitartez kudeatuak. Fitxa profesionaletan erakusten den informazio guztia curriculumen kudeaketan definitua izan da.

Profesionalen galerian gure datu-basean dauden fitxa profesionalen ausazko aukeraketa bat erakusten da, Math Random sistemaren arabera. Webgunera sartu edo webgunea freskatzen den bakoitzean, eguneratu egiten da galeria, irudi berriak erakutsiz.

 

Profesionalen bilatzailea

Direktorio profesionalean bilaketa bat egiteko, bilatzaile bat dago Fundazioaren orrialdean; horren bidez, bilaketak iragazteko aukera ematen da, berariazko beharren arabera modu azkar eta eraginkorrean lokalizatzeko erabiltzailearen beharretara hoberen egokitzen den ikasle, arkitekto, enpresa, estudio edo erakunde horren fitxa.

 

Direktorioan alta ematea

Arkitekturako ikasleek, arkitektoek eta arkitekturako estudio, enpresa eta erakundeek bakarrik eman dezakete alta direktorio profesionalean.
Direktorio profesionalean alta eman nahi baduzu, erregistrorako formulariora sar zaitezke orrialdearen behealdean aurkituko duzun estekaren bitartez, edo orrialdearen alboko menuan dagoen 'Erregistratu' aukeran sartuta.
Behin FQ plataformako erabiltzaile gisa erregistratuta, joan 'Profilak' aukerara, zure gune pribatuko erabiltzailearen aukeran. Bertan sortu ahalko duzu, minutu gutxitan, zure fitxa profesionala, edo zure enpresa edo erakundearena.

Informazio gehiago profil profesionalei buruz

Osatu fitxa profesionaleko informazioa zure jardun profesionaleko lan eta obrekin. Horretarako, sartu 'Lanak eta obrak' atalera, zure gune pribatuan. Bertan, gehitu egindako obra eta lan desberdinei buruzko informazioa, modu azkarrean eta formatu erakargarri batekin.

Lan eta obrei buruzko informazio gehiago

Oharra: Fundazioak ez du bere gain hartzen erabiltzaileek direktorio profesionaleko beren fitxetan emandako datuen egiazkotasunari buruzko ardurarik.

Erregistratu Fundazioan

Erregistratu Fundazioko erabiltzaile gisa, erabiltzaile-profil desberdinetan