arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Alor profesionala / FQ sarea

Lan eta obren direktorioa

Arquia Fundazioak lan eta obren direktorioa aurkezten du, FQ plataformaren barruan aurki daitekeen espazio bat; bertan, arkitektoen, ikasleen eta arkitektura-enpresen jardun profesionala erakusten da.

Lan eta obren direktorioa

2006. urtean abiatu zen arquia/próxima programa, Espainiako arkitektoei jardun profesionalaren lehen hamar urteetan babesa emateko sortu zena; beren lan eta obrak zabaldu, sustatu eta balioan jartzeko apustuan oinarritzen zen programa, profesional gisa dauzkaten printzipioei oihartzuna emanez.


Helburu horrekin, web-atal bat landu zen. Bertan erakusten ziren arkitekto gazteek beraiek webgunera igotako lan eta obrak, gero arquia/próxima deialdian parte hartzen zutenak.


Fundazioak, arquia/próxima deialdien arrakasta sonatua ikusita, eta Espainiako arkitektura sustatzen jarraitzeko printzipioei helduta, hasiera batean arkitekto gazteei baino ematen ez zitzaien funtzionaltasuna zabaltzea erabaki zuen. Hori horrela, arkitekturako profesional orori eman zitzaion aukera hala nahiz izanez gero beren jardun profesionala FQ plataformaren bidez ikasle, arkitekto eta bezero posibleengana zabaltzeko.


arquia/próxima programatik bereiztu zen espazio berri horrek lan eta obren direktorioa izena hartu zuen, Fundazioaren proposamen berri gisa eratu zen modulu profesionalaren parte eginez.


2015ean, DOCOMOMO Ibérico Erregistroko obren elementu esanguratsuenak (Espainiako 256 eta Portugalgo 70) sartu zituen Fundazioak lan eta obren direktorioan; horrela, izen, erabilera, autore edo kokapenaren arabera iragazteko aukera ematen zen. Urtean zehar, nazioko eta nazioarteko 1144 obra sartu ziren, eta, azkenik, tokiko 577 obra garrantzitsu. Geografikoki lokalizatutako lan eta obra horiek, FQkoekin batera, erabiltzaileak sortu nahi dituen ibilbideetan sar daitezke.

 

Lan eta obren galeria

Lan eta obren galerian gure datu-basean dauden lan eta obren fitxen ausazko aukeraketa bat erakusten da, Math Random sistemaren arabera. Webgunera sartu edo webgunea freskatzen den bakoitzean, eguneratu egiten da galeria, irudi berriak erakutsiz.

 

Lan eta obren bilatzailea

Lanen direktorioan bilaketa bat egiteko, bilatzaile bat dago Fundazioaren orrialdean; horren bidez, bilaketak iragazteko aukera ematen da, berariazko beharren arabera modu azkar eta eraginkorrean lokalizatzeko erabiltzaileak zehaztutako irizpideei egokitzen zaizkien lanak.

 

Lokalizatzaile geografikoa

Lan eta obren FQ direktorio profesionalean argitaratutako lan eta obrak geografikoki lokalizatzeko aukera ematen du FQk, Fundazioko erabiltzaileek sortu nahi dituzten ibilbide pertsonalizatuetan sartu ahal izateko.

 

Ibilbideak

FQk gonbita egiten die erabiltzaileei pertsonaliza daitezken ibilbide propioak sortzeko, lan eta obren FG direktorio profesionalean argitaratutako lan eta obrak oinarri hartuta.

 

Berriak

Berrien atalean agertzen dira FQ plataforman argitaratutako azken lan eta obrak, adin-tartearen arabera multzokatuak, azken proposamen eta obretan egunean izateko.

 

Lan eta obrak altan ematea

Arkitekturako ikasleek, arkitektoek eta arkitekturako estudio, enpresa eta erakundeek bakarrik eman ditzakete altan lan eta obrak direktorioan.
Zure jardun profesionala lan eta obren direktorioan agertzea nahi baduzu, erregistrorako formulariora sar zaitezke orrialdearen behealdean aurkituko duzun estekaren bitartez, edo orrialdearen alboko menuan dagoen 'Erregistratu' aukeran sartuta.
Behin FQ plataformako erabiltzaile gisa erregistratuta, joan 'Lan eta obrak' atalera, zure gune pribatuko arlo profesionalean. Bertan sortu ahalko dituzu, minutu gutxitan, zure lan eta obren fitxak.

Lan eta obrei buruzko informazio gehiago

Lan berri bat gehitzeko, sakatu 'Lan berria' aukera, eta formulario bat agertuko zaizu. Bertan, lanaren izenburua eta autoretza definitu ahalko dituzu, eta bai partaideak kudeatu, testu bidezko aurkezpen bat erantsi, informazio teknikoa zehaztu, argazki eta bideo galeriak sortu eta, azkenik, pribatutasuna eta lanaren erabilera definitu ere.
Behin 'Lan eta obren direktoriora gehitu' aukera markatuta, lan eta obren zerrendara gehituko da lan berria.
Osatu fitxa profesionaleko informazioa zure jarduneko lan eta obrak gehituta.
Horretarako, sartu 'Lan eta obrak' atalera, zure gune pribatuan. Bertan, gehitu zure obra eta jarduerei buruzko informazioa, modu azkarrean eta formatu erakargarri batekin.
Gehitu lan eta obrak zure curriculumean. Funtzionalitate berri bat eskainiko dizugu aurki, aurkezpenaren amaierako formatua definitzeko aukera emango dizuna.

Oharra: Fundazioak ez du bere gain hartzen erabiltzaileek lan eta obren direktorioko lanen fitxetan emandako datuen egiazkotasunari buruzko ardurarik.

 

Erregistratu Fundazioan

Erregistratu Fundazioko erabiltzaile gisa, erabiltzaile-profil desberdinetan