arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Alor profesionala / FQ sarea

DOCOMOMO erregistroa

DOCOMOMO (mugimendu modernoko arkitekturaren eta hirigintzaren dokumentazioa eta kontserbazioa, gaztelerazko siglak) 1990ean sortu zen nazioarteko erakundea da, XX. mendeko arkitektura modernoaren ondarea inbentariatu, zabaldu eta babesteko helburuz. Horretarako, estrategia geografiko bat eratu zuen, eta, haren ondorioz, DOCOMOMO Ibérico Fundazioa sortu zen 1993an. Bartzelonan dauka egoitza, eta, ordutik, koordinazio-lanean dihardu helburu orokor horiek Espainian eta Portugalen bete daitezen. Horretarako, arkitekto-elkargoekin, ondare-institutuekin eta arkitekturaren zabalkundean lanean ari diren beste erakunde batzuekin kolaboratzen du, Arquia Fundazioarekin besteak beste.

DOCOMOMO Ibérico erregistroa

DOCOMOMO Ibérico Fundazioak anbizio handiko proiektua jorratu du 1993az geroztik: XX. mendeko arkitektura modernoko ondarearen elementu nabarmenenak hauteman ditu. Lan horren ondorio dira DOCOMOMO Ibérico Erregistroak, industria, etxebizitza eta ekipamenduen esparruko lanak biltzen dituztenak. 1625. eta 1965. urteen artean gauzatutako 1.144 obra multzokatzen dira erregistroetan, zehatz-mehatz dokumentatuak. FQ plataformako webgune honen bidez, DOCOMOMO Ibérico Erregistroetan barne hartuta dauden obrak kontsulta daitezke, DOCOMOMO Ibérico Fundazioko base-datu propioetan dagoen informazioa osatuz.

 

Galeria

Lan eta obren galerian DOCOMOMO Ibérico Erregistroetan barne hartuta dauden eraikinen ausazko aukeraketa bat erakusten da. Webgunera sartu edo webgunea freskatzen den bakoitzean, eguneratu egiten da galeria, irudi berriak erakutsiz.

 

Lan eta obren bilatzailea

Lan eta obren bilatzaileak DOCOMOMO Ibérico Erregistroetan dauden eraikinen artean bilatzeko aukera ematen du, iragazki desberdinak aplikatuz: eraikinaren izena (bai jatorrizkoa eta bai gaur egungoa), jatorrizko erabilera, autoretza edo kokapena.

 

Lokalizatzaile geografikoa eta ibilbideak

DOCOMOMO erregistroko lan eta obrak geografikoki daude lokalizatuak. Horrela, erabiltzaileak eraikinetatik abiatuta sortu nahi dituen ibilbide pertsonalizatuetan sar ditzake.

 

Erregistratu Fundazioan

Erregistratu Fundazioko erabiltzaile gisa, erabiltzaile-profil desberdinetan