'XX. mendeko arkitektura Espainian, Gibraltarren eta Frantziako Akitania, Auvernia, Languedoc-Rousillon, Limousin, Midi-Pyrénées eta Poitou-Charenteseko eskualdeetan' proiektua honako lau erakundeen ekimenari esker abiatu zen: Docomomo Ibérico Fundazioa, arc en rêve centre d'architecture, Gibraltarreko Gobernuko Hirigintza Saila eta Mies van der Rohe Fundazioa; horiei gehitu zitzaizkien gero, partaide elkartu gisa, Arquia Fundazioa eta Ordem dos Arquitectos de Portugal.
Espainiako, Gibraltarreko eta 'Sudoe' deitzen den barrutian sartutako eskualde frantsesetako XX. mendeko ondare arkitektonikoa inbentariatzea zen proiektuaren helburu orokorra. Europar Batasunak erabiltzen duen terminoa da 'Sudoe', Iberiar penintsulak eta aipatutako eskualdeek osatzen duten lurralde-eremua izendatzeko.
Europar Batzordeko Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (FEDER) Hego Mendebaldeko Ekimen Komunitarioko INTERREG III (SUDOE) proposamenen bigarren deialdian (2004) onartu zen proiektua. Funts ekonomiko horri, eta Mies van der Rohe Fundazioak, Docomomo Fundazioak eta Arquia Fundazioak emandako aldi bereko finantziazioari esker gauzatu zen proiektua: Internetetik kontsulta daitekeen datu-base bat, CD-ROM formatuko argitalpen bat eta erakusketa bat.
Arquia Fundazioak erabiltzaileen esku jartzen du orain 'Arch XX SUDOE España' artxiboari dagokion datu-basea.