arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Dokumentazio Zentroa / Zikloak

Álvaro Siza Vieira

TRAVELLING

TRAVELLING

Juan Domingo Santos

Álvaro Sizarekin izandako elkarrizketa batean kontatu zidanez, txikia zela etxe bat alokatu zuen bere aitak bista ikusgarriak zeuzkan haran batean, arnas-gaixotasun baten ondorioz indarrak berritzeko. Atseden hartu behar zuen, eta terraza batera ateratzeko bakarrik zeukan baimen medikoa. Lehenengo egunetan, gustuko zuen bere begien aurrean irekitzen ziren haranei begira egotea. Denbora bat iraganda, ordea, ohikeriazko ekintza bilakatu zitzaion, sorpresarik gabea, eta geroz eta aspergarriagoa; hori horrela, jolas bat asmatu zuen: leiho-ateen parteak ireki eta ixten zituen, egun bakoitzean bista desberdinak izango zituen paisaia baten ikuspegi zatikatuak sortuz (1). 

Alfred Hitchcocken «La ventana indiscreta» pelikulan, James Stewart protagonista gurpildun aulki batean geldirik dagoen argazkilari bat da, eta, aspertu ez dadin, mundua behatzen du bere apartamentuako leihotik. Bizitzaren zatiak bere kameraren objektiboarekin aztertzen dituen «voyeur» bat. Gela eta leihoa dekoratu bakar bat da eta pertsonaiak bertatik behatzen ditu bai arkitektura, bai bizitza. Siza, James Stewart bezala, jakin-min handia du, emozio eta sentsazio antzemangarriak gogora ekartzen dituzten ikuspegi partzial eta zatikatuak zein diren adierazten du, osotasunera jo beharrik izan gabe; irudimenak egingo du gainerakoa(2). Kanpoan, itxuraz ezer gertatzen ez dela ematen badu ere, egoera eta gauza anitz erakusketa kontrolatu baten pean zabaltzen den mundu txiki bat bihurtzen dira gure aurrean. Beharbada, Álvaro Sizarentzat, harremanen eremu horretan begirada introspektibo eta pertsonal batekin ikertzea da eraikitzea(3). Gure solasaldian gauzen eta historiaren artean beste ordena bat ezartzeaz hitz egin zidan, eta kanpoko munduaren eta harengandik imajinatzen dugunaren arteko erlazioetan nolabaiteko enigma batekiko erakarpenaz(4). Ezer ez da txikia edo handia, mundua konplexua eta aldi berean sofistikatua da, eta aldi berean naturaltasun harrigarriko egoera batera gorpuzten diren konexio ugariz beteta dago.
«La ventana indiscreta» filmaren hasieran kamerak egiten duen ibilbideak espazio eta jarduera kateatuen sekuentzia bat erakusten du; patio batetik hasten da eta dantzari baten eta emakume baten mugimenduarekin jarraitzen du. Bere txakurtxoarekin paseoan doala, leiho batetik barrena sartzen da mahai baten gainean jarritako argazki-kamera hautsi baten gainetik hegan egiteko, protagonistaren aurpegi izerditsura iritsi arte. Kameraren paseo berezi honek informazio nahikoa eskaintzen du honakoen inguruan: kokalekua, protagonista eta protagonistari eszenatoki arkitektonikotik zer interesatzen zaion. Filmaren amaieran hiltzailea gelan sartzen da eta James Stewarti enbarazu egiten dio. Honek «Zer nahi duzu» galdetzen dio, jakinminak eta asperdurak bultzatuta, baina bere burua defendatu behar du hiltzailearen erasotik eta, horretarako, bere argazkilari-tresnak erabiltzen ditu. «Flashak» eta kolpeak jaurtitzen ditu kamerarekin, pertsonaiarekin edo ekintzaren lekuekin zerikusia duten elementu propioez baliatuz; hori egingo ez balu, Hichtcockek zioen bezala «zerbait alferrik galtzen dudala iruditzen zait gauza hori baliatzen ez badut»; beharrezkoak ez diren xahutzeak, inguruan ditugun leku eta gauzekin jarraitutasunean ahalik eta energia gutxienarekin eraikitzera daramatenak (6 eta 7).
Sizaren lanak leiho batetik begiratzeko, leku batera sartzeko edo bertatik modu berezi batean irteteko gonbiteak dira beti, baita, Juhani Pallasmaak esango lukeen bezala, eskailera batera igotzeko, horma baten ondoan jartzeko edo sofan etzateko ere, sabaia eta begi hutsez oharkabean pasatzen diren zenbait elementu ikusteko(8). Esperientzien eta gertaeren sekuentzia bat, non arkitektura paisaiarekin, lekuen historiarekin, memoriarekin eta gauzarik hutsalenekin elkarrizketari irekitzen zaion, «amaitzeko ezintasun ahulgarriaren jakitun».
Cabrita Reis izeneko eskultoreak esaten zuenez, «iritsi nahi dugun tokian gaude, eta horri historia deitzen zaio» bizitzaren ikuskizunari egunez egun irekitzen diogun leiho-multzoa.

Juan Domingo Santos

(Granada, 1961) arkitektoa da Sevillako Arkitektura Eskolatik (1986). 1994az geroztik, arkitektura-proiektuen irakaslea da Granadako Arkitektura Eskolan, eta irakasle bisitaria Technischen Univertät München (Alemania, 2010) unibertsitatean. Irakasle gonbidatua izan da hainbat arkitektura-eskola nazional eta internazionaletan.

Baliabideak

Audiovisuales
Álvaro Siza
Orden en el Caos
Libros
Audiovisuales
Álvaro Siza
Transformando la realidad
Audiovisuales
Clausura
Un futuro humanista [Conferencia de Álvaro Siza]

El sentido de las cosas

Una conversación con Álvaro Siza, El Croquis 140, 2008
Ikusi aldizkaria

Dificilísimo. Puerta Nueva de la Alhambra

Zuzendaria: Juan Sebastián Bollaín, 2015
Ikusi bideoa

Sobre la memoria de la ciudad y algunas notas acerca de Picasso, en “Unas casa de Cádiz”

Cadizeko Arkitektoen Elkargoa, 2007
Ikusi liburua

Álvaro Siza/Juan Domingo. The Atrium of de Alhambra

ALH The Alhambra Magazine, Alhambra eta Generalifeko Patronatua, 2013
Ikusi bideoa