arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Profesional eremua / Deialdiak

2003ko bekak

Entrega ekitaldia

2003ko beken banaketa urriaren 23an ostegunean egin zen Optika eta Optometria Eskolako Ekitaldi Aretoan. Ekitaldi horretan, Carme Pinós arkitektoak “Obra reciente” hitzaldia eman zuen eta 2004ko beka-lehiaketako epaimahaikide izan zen Javier García-Solera arkitektoak "Trabajo, naturaleza y ocio” gaia aurkeztu zuen.

 

  • Ikusi galeria osoa

2003ko Epaimahaiaren Hitzaldia

IÑAKI ÁBALOS

Iñaki Ábalos (Donostia, 1956) arkitektoa da Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan (ETSAM), arkitekturako doktorea eta arkitekturako proiektuetako katedraduna ETSAMen. Kenzo Tange Professor izan zen (2009), eta 2010etik irakasle gonbidatua da Harvard Unibertsitateko Graduate School of Design (GSD) eskolan. Ábalos&Herreros-en (1984-2006) eta Ábalos+Sentkiewicz arkitektoen bazkide sortzailea da, eta Montrealgo Canadian Centre for Architecture (CCA) ikerketa-zentroko (2005etik) eta Barcelona Institute of Architecture-ren (2008tik) zuzendaritza-kontseiluko kide da. Teknika eta Paisaia Garaikideen Laborategiko zuzendaria da (2003tik), eta, 2009an, "Royal Institute of British Architects"ek (RIBA) nazioarteko kidetasuna eman zion. "Architectural Association" (Londres), EPF (Lausana) eta Columbia, Princeton eta Cornelleko unibertsitate estatubatuarretan irakasle izan da. "Le Corbusier"en egilea da. "Rascacielos" (Madrilgo Udala, 1988), "Técnica y arquitectura" (Nerea, Madril, 1992) eta "Natural artificial" (ExitLMI, Madril, 1999), Juan Herreros; eta "La buena vida" (Gustavo Gili argitaletxea, Bartzelona, 2000), Alejandro de la Sota monografiaren "Atlas pintoresco"ren bi liburukiak (Gustavo Gili argitaletxea, Bartzelona, 2005 eta 2007) (Arkitektoen Kutxa Fundazioa, Bartzelona, 2009; Josep Llinàs eta Moisés Puente), eta "Naturaleza y artificio"ren editorea (Gustavo Gili argitaletxea, Bartzelona, 2009).

2004ko gaiaren aurkezpena

JAVIER GARCÍA-SOLERA

Arkitektoa ETSA Madrilen, 1984an, eta proiektu-irakaslea Alacanten 1999az geroztik.
Askotan saritu izan dute bere obra eraikia; besteak beste, 1987, 1992/93, 1996, 1999/00 eta 2001/02 urteetako COACV saria; Camuña saria arkitekto gazteentzat 1996. urtean, Espainiako Arkitekturaren IV., V. eta VI. Biurtekoak 1997., 1999. eta 2001. urteetan, eta 2002ko Arkitektura eta Ingeniaritzako III. Biurteko Iberoamerikarra.
Hainbat arkitektura-lehiaketatan irabazi du; besteak beste, hauek eraikitzeko aurreproiektuak aukeratzeko lehiaketetan:
. Alacanteko Diputazio Probintzialerako bulegoak 1986an,
. Teknologia Kimikoko Zentroa Alacanteko Unibertsitatean 1995ean, 
. Etxebizitzak Madrilgo harresi-barrutian 1989an,
Arkitektoen Elkargoa Elxen 1998an, 
Alacanteko portuko kaia eta zerbitzuen eraikina 1997an, 
Balear Uharteetako Ikerketa eta Teknologia Turistikoen Zentroa 2000. urtean, eta 
. Arkitekturako campus berria eta CTT eraikina San Cugat del Vallèsen, 2001ean. 
1988ko Europan lehiaketaren irabazlea. 
2002ko Arkitekturako CEOE Saria, 2001eko Arkitekturako FAD Sarian aipamen berezia eta 2002ko Interiorismoko FAD Sarian finalista. Bere Aulario III lana 2001eko Arkitekturako Sari Nazionalerako proposatua izan zen, eta 2001eko Mies Van der Rohe Sarirako Europako hautaketaren parte da.

2003ko lehiaketaren gaia

Gaia: 'TRABAJO, NATURALEZA Y OCIO’

Parke natural bat mantentzeko, “Parkeko Etxe” txiki bat sortu behar da, bost bulego, bi idazkaritza-gune, batzar-gela bat, komunak eta aldagelak, sukalde eta jantoki txikia, erakusketa-eremua, biltegiratze-eremua, jarduera bakoitzerako 15-20 m2 inguruko azalerarekin (240 m2). Gainera, 50 m2-ko atsedengunea eta bisitariak hartzeko gunea aurreikusten dira, baita lur orotako bi ibilgailutarako garajea ere, guztia solairu batean (orotara, 350 m2).

Ibilbide arkitektonikoa

Alacanteko ibilbide arkitektonikoa 2003ko urriaren 22an egin zen, asteazkenean. Javier García-Solera arkitektoaren lankidetzarekin gidari gisa.

  • Ikusi galeria osoa