CARME PIGEM
Carmen Pigemek ikasketak amaitu zituen Vallèseko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan, 1987an, eta 1988tik Rafael Arandarekin eta Ramon Vilaltarekin batera lan egiten du Olot bere jaioterrian, orain RCR ARQUITECTES izenarekin. Kataluniako Generalitataren Arquitekturako Kultura Sari Nazionala jaso zuten 2005ean, bai eta Chevalier de l’Ordre des Arts et des Lettres 2008 de la République Française bereizmena ere, AIA American Institute of Architecture institutuaren 2010eko ohorezko kideak dira, 2011 Belgian Building Awards Nazioarteko Saria jaso zuten eta RIBA (Royal Institute of British Architects) institutuaren 2012ko ohorezko kideak dira ere bai. 1989tik Garrotxako Sumendi Lurraldearen Parke Naturaleko arkitekto aholkulariak dira eta Paisaiaren Hirigintza eta Arkitekturako (1989-2001, Vilalta) zein Proiektuetako (1992-2004, Pigem) irakasleak izan dira. Horrez gain, saiakerak idatzi ditzute arkitekturari eta paisaiari buruz. Hainbat lehiaketa internazional irabazi dituzte (azkenak hauek dira: Bartzelonako Konde-Bideko Parkea, Waalsekrook Mediateka Belgikan, Soulages Museoa Frantzian, Hofheideko Errausketa-labea Belgikan eta The Edge Bussiness Bay Dubain). Obragatik sariak izan dituzte, besteak beste, Mies Van der Rohe Europar Batasuneko Sarietan hiru lan finalistak izan ziren. Saritutako lan batzuk hainbat ekitalditan ikusgai egon dira (azkena: Global Ends, Tokioko Toto Gallery.Ma) eta orain monografia desberdinetan argitaratuak, azkena: “El Croquis”, 162. zk. (IV), RCR Arquitectes 2003-2012. Abstracción Poética, “AV”, 137. zk., “El Croquis”, 138. zk. (V), RCR Arquitectes 2003-2007 Los atributos de la naturaleza, “RCR” 3C Design, Korea.