arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Profesional eremua / Deialdiak

2008ko bekak

Entrega ekitaldia

2008ko bekak emateko jardunaldia urriaren 30ean ostegunean egin zen Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Errektoretzako Paraninfoan, 2008ko Arquia/hurrengoa "orígenes y desacuerdos" Foroaren ekintzen esparruan. Ekitaldian parte hartu zuten José Antonio Sosa Díaz-Saavedra arkitektoak, 2008ko Beka Lehiaketako epaimahaikideak, “Naturalezas abstractas” izeneko hitzaldiarekin, eta Eduardo de Miguel arkitektoak, 2009ko Beka Lehiaketako epaimahaikideak, gai hau aurkeztuta: “El cuarto para guardar la escoba de la bruja”.

 

  • Ikusi galeria osoa

2008ko epaimahaiaren hitzaldia

JOSÉ ANTONIO SOSA DIAZ-SAAVEDRA

Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan ikasi zuen arkitektura. Arkitekto doktorea izateaz gain, ULPGCko Arkitektura Proiektuetako katedraduna da eta 2000an, Harvardeko Unibertsitatean visiting scholarra izan zen eta Guest Critica, Zuricheko ETHn, Studio Baselen, 2005ean. Arkitektoen sareko bazkide nagusia. LIP(a)ko koordinatzailea. Arkitektura-proektuen Ikerketarako Laborategia.
Hurrengo lehiaketetan sariak jaso ditu: Literatura-kabinetearen Bigaikuntzarako Ideia-lehiaketa (1997), Las Palmas Kanaria Handiko Udaletxeak Birgaitzeko Lehiaketa (Sustapen Ministerioa, 1998-2002), Venegaseko Plaza Publikorako eta Lurpeko Aparkalekurako Lehiaketa (2001), Las Palmaseko Organo Judizialen Egoitza Berrirako Lehiaketa (2004), Puerto del Rosarioko Fronte-itsasertzerako Lehiaketa(2005) eta La Regenta Arte Zentrorako Lehiaketa (2005). Matadero Madrilgo Lehiaketaren hirugarren Saria, 2009. Donostiako Tabakalera Zaharraren Berrikuntza Arkitektonikorako Lehiaketako lehen akzesita, kultura zentro bihurtzeko (2009).
Zenbait testu kritiko argitaratu ditu; horien artean, honako liburu hauek: Contextualismo y Abstracción. Interrelación entre Suelo, Paisaje y Arquitectura. ICAP eta ULPGC 1995; “La Casa del Marino, Las Palmas de Gran Canaria, 1958-1964” Archivos de Arquitectura. España Siglo XX. Almeriako Arkitektoen Elkargoa. 2002; “Arquitectura Moderna en Canarias, 1925-1965”, COAC, 2002. Eta hurrengo aldizkari-artikuluak: “Constructores de Ambientes” Quaderns, 220, Bartzelona, 1997;“Armazones”, Transfer, 5, Madril, 2003; “Espacios sin Sombra” Arquitectura, Madril, 2003; “Condiciones de Contorno”, Arquitectura, Madril, 2006.
Bartzelona, 1997; “Armazones” Transfer, 5, Madril, 2003; “Condiciones de Contorno”, Arquitectura, Madril, 2006.

2009ko gaiaren aurkezpena

EDUARDO DE MIGUEL ARBONÉS

Nafarroako Unibertsitatean ikasitako arkitektoa da eta Gradu Amaierako Sari Berezia irabazi zuen. Erromako Historia, Arkeologia eta Arte Ederren Espainiako Akademian bekaduna izan zen eta Princetoneko Unibertsitatearen Arkitektura Eskolan Visiting scholar moduan aritu zen.
Hainbat sari jaso ditu, besteak beste, Iruñeko Azpilagañako Osasun Zentroagatik Espainiako Arkitekturaren III. Biurtekoa, Valentziako Carmen auzoko Birralojatzeko 8 etxebizitzengatik Espainiako Arkitekturaren V. Biurtekoa eta Valentziako Palau de la Música handitzeagatik Espainiako Arkitekturaren VII. Biurtekoa. “El Musical” Kultur Zentroa 2004ko FAD sarietan finalista izan da eta Veneziako Arkitektura Biurtekoan Espainiako Pabiloia ordezkatzeko hautatu dute.
Arkitektura-Proiektuen irakasle izan da Nafarroako Unibertsitatean, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan eta Mexiko Distrito Federaleko Unibertsitate Iberoamerikarrean. 1994ean, Valentziara lekualdatzen da eta, bertan, bere lanbide-jarduera izan du eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoan Arkitektura-Proiektuen irakasle titularra izan da. Bere lana hainbat aldizkari eta argitalpenetan islatu da, besteak beste, El Croquis, A&V, Arquitectura Viva, Architectural Record, Architcture d'Aujourd'hui, Techniques&Architecture eta Detail.

2009ko lehiaketaren gaia

Gaia: 'El cuarto para guardar la escoba de la bruja’

Alison Smithsonek Axel Bruchhäuserren enkargu liluragarria jaso zuen: sorginaren erratza gordetzeko gela bat egitea. Horretarako, zuhaitz adaburu batzuen alboan etxola bat eraiki zuen zutabe batzuen gainean, aldi berean, ibaira jaisten den malda batean kokaturikoak direnak eta ibai hori zeharkatzen duen zubi eskei batekin, sorginaren etxera doana. Barnealde ñimiñoa pentsatuta dago ibaia ikusi ahal izateko, atzetik etxea, behera begiratu eta basoaren zorua zein zerua eta hostoak osatzen duten errezela ikusi.
Nahiz eta zoritxarrez kasu askotan errealitateak gezurtatu, ezin da arkitekturaren ekintza ulertu baldin eta ez bada mundu hobeago bat eraikitzeko. Konpromezu hau martxan jarri ahal izateko proiektu berri bakoitzean, asmoetatik errealitatera zeharkatzen ahalbidetzen gaituen sormen-prozesua, horrela lortuz ibilbide konplexu hori gauzatzea, behar baten erantzun bezala jaiotzen den irtenbidea, lan garrantzitsua bihurtzea.
Neurri handian, ezinezkoa da mundu hobeago bat lortzea hausnarketarik gabe, eta horretarako, beharrezkoa da errealitatetik urruntzea errealitate bera ulertu ahal izateko; bestela, gertutik begiratuta, arreta partikularrari emango diogu besterik ez. Hala ere, gero eta urrunago, gero eta errazagoa egiten zaigu xehetasunaren galeraren ondorioz egitura ikusezin eta zehaztugabea antzematea, gure proposamenen euskarri dena. Gehiago urruntzerakoan, irudituko zaigu armazoi hori eskeleto are abstraktu eta ukiezinaren parte dela. Toki hauetara sartzen lortzea, baldin eta insant batez bada ere, unibertso desenfokatu eta zehaztugabea sartzea suposatzen du, non denbora eta tokiaren ezaugarri zehatzak disolbatzen diren. Beharbada, espazio zehaztugabe hauetan besteon jarrera eta proposamenak ezagutzeko gai izan gaitezke eta gertuko begiradak ahalbidetzen ez duen lekuetan, antzekotasunak aurkitu; are gehiago, zehaztugabetasunagatik leku paregabeak dira galderak egiteko eta gure erabakiak gidatu behar dituzten konpromezuak hartzeko.
Hausnarketari tokia egitea ez da hain erraza berehalakotasunaren kulturan zeinean murgilduta gauden, baina lortzeak ezezagunera begira dagoen leihoa irekitzea suposatzen du, handitasunera, Gaston Bachelardek bere "La poética del espacio" liburuan gogoratzen digun bezala, "bizitzak erreprimitzen duen bizitzaren izakiarekin lotuta dago eta eteten gaituen zuhurtzia, baina berriz hasten dena bakarrik gaudenean. Gelditu bezain laster, leku ezberdin batean gaude; amets egiten gaude erraldoia den mundu batean. Handitasuna geldirik dagoen pertsonaren mugimendua".
Gehiegizko zarata eta informazioaren presiopean, ezinbestekoa da aterpe babesle bat izatea, ezinbestekoa bilaketa pazienterako. Bilaketa hau beharrezkoa bada, eta nire ustez hala da, nolakoa izan behar du hausnarketa egiteko lekurik aproposenak, kanporantz proiektatzeko erabiltzen dugun askatasun goreneko gune horrek? Nolakoa izan behar du mundu bidezkoago eta solidarioago batean pentsatzeko eta, ondorioz, leku bizigarriago bihurtzeko behar den sosegua emango duen aterpeak?
Ez dut babeslekuak ahazteko asmorik, goseteak, gerra-gatazkak edo hondamendi naturalak gertatzen diren bakoitzean estutzen gaituztenak, eta sarritan albiste izateari uzten dioten bezain laster ahaztu egiten ditugunak; baina lehenengoen bidez bakarrik eman daiteke bigarrenek eskatzen duten erantzun egokia.
Antonello da Messinak leku horietako bat asmatu zuen San Jeronimo, Elizaren Aita eta Bibliaren latinezko itzultzailea, babesteko; Julio Vernek De la terre à la lune lanean proposatu zigun, Alvar Aaltok Nemo propheta in patria eraiki zuen antzeko asmoarekin, eta Le Corbusierrek bere bizitzako azken egunak pasatu zituen. Guztiek dute beren txikitasuna amankomunean, eta ziurrenik, ezaugarri horren ondorioz ireki zuen Alison Smithson-ek bere leihoa, sorginaren erratza gordetzeko gelarena, basoaren handitasunerantz; Antonello da Messinak, Italiako paisaia finaren handitasunerantz; Alvar Aaltok Finlandiako aintziren handitasunerantz; Le Corbusierrek, Marverum-en unibertso mugagabearen handitasunerantz; eta Julio Vernek, unibertso infinituaren mugagabetasunik handienerantz. 
Lanaren xedea
Babesleku minimoa, arkitektura gizatiarrena bezala ulertua, hain zuzen ere gorputza eta intimitatea babesteko baldintza horregatik, atsedenerako, higienerako eta elikadurarako beharrak aseturik.

Lekua
Egokitzat jotzen dena. Erreala edo birtuala, figuratiboa edo abstraktua, baina bi kasuetan hautaketa justifikatu behar da.

Agiri guztietan argi eta garbi adieraziko da leloa.
Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

Ez dira onartuko Internet ez den beste bide batetik aurkeztutako proposamenak edo deialdia itxi ondoren jasotakoak.
Aurkezpena banaka egin beharko da. Parte-hartzaileen anonimotasuna bermatze aldera, ez da datu pertsonalik adieraziko epaimahaiari aurkeztutako fitxategietan.
Fundazioak lehiaketan aurkeztutako proposamenen erreprodukzio edo/eta erakusketa osoa edo partziala gauzatzeko eskubidea izango du.

Ibilbide arkitektonikoa

Valentzian zeharreko ibilbide arkitektonikoa 2008ko urriaren 29an egin zen, asteazkenarekin, Valentzia 2012 arquia/hurrengoa foroa barruan. Carlos Ferrandisen lankidetza izan zen, Valentziako Arkitektura Eskolako antolatzaile eta gidari arkitekto gisa.
  • Ikusi galeria osoa