-
Becas y convocatorias
Beka eskatu ahalko dute Espainiako nazionalitatea edo bertan bizitzeko baimena duten arkitektura ikasleek eta arkitekto gazteek, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza hauek betetzen badituzte:
Ikasleak
a) Espainiako Arkitektura Eskolaren batean, arkitekto titulua lortzeko behar diren kredituen %60 gutxienez gainditu izana.
b) 2013/2014 ikasturtean Espainiako Arkitektura Eskolaren batean matrikulatuta egotea.
Arkitektoak
Espainiako Arkitektura Eskolaren batean arkitekto titulua lortu izana, edo titulua herrialdetik kanpo lortu izana eta Espainian homologatuta egotea, 2013ko apirilaren 30aren ondoren.
Aurreko deialdi batean Arquia Fundazioaren beka jaso duten hautagaiek ezin izango dute beka jaso.
elburuko estudioak Espainiako Arkitektura Eskoletako ikasleek aukeratzen dituzte praktika profesionalak egiteko, Arkitekturako ikasleei on-line egindako V. inkestaren emaitzen arabera, Arquia Fundazioak 2011an egina. Helburuko estudioak hiru urteetan behin eguneratzen dira on-line inkesta baten bidez.
Deialdi honetan parte hartzen duten ikasketak, zeinekin Arquia Fundazioak praktikaldiko bekadunak onartzea erabaki baitu, honako hauek dira:
Lisboa
Aires Mateus
Madril
Alberto Campo Baeza
Porto
Álvaro Siza
Londres
AZPML. A. Zaera-Polo M. Llaguno Architecture
Bartzelona
Carles Ferrater
Sevilla
Cruz y Ortiz Arquitectos
Paris
DPA Dominique Perrault Architecte
Bartzelona
EMBT Arquitectos
Madril
Emilio Tuñón Arquitectos
Bartzelona
Estudio Carme Pinós
Londres
Foster and Partners
Madril
Fundación Metrópoli
Madril
Fundación Metrópoli
Madril
Herreros Arquitectos
Basilea
Herzog & de Meuron
Paris
Lacaton & Vassal Architectes
Rotterdam
MVRDV
Madril
Nieto Sobejano, Arquitectos
Madril
NO.MAD Arquitectos. S.L.
Iruña
Patxi Mangado
Madril
Rafael Moneo
Olot
RCR Aranda Pigem Vilalta
Deialdiaren hasiera: 2014ko urtarrilak 1
Inskripzio-epea: 2014ko urtarrilaren 1etik apirilaren 30era
Emaitzak: 2014ko uztaileko lehenengo astea
Entrega-ekitaldia: 2014ko urria
Parte hartzeko bi modalitate daude: espediente akademikoa eta lehiaketa. Batean edo bietan aldi berean parte hartzea erabaki ahal da. 10 bekaren deialdia egin da modalitate bakoitzerako. Beken banaketa geografiko egokia ziurtatzeko, zentro eta modalitate bakoitzean jasotako baliozko inskripzioen kopuruarekin proportzionalki haztatuko da hura.
Espediente akademikoa
Hautagaiak beren espediente akademikoaren arabera hautatuko dira. Hura baloratuko da karreran gainditutako irakasgaietan eskuratutako noten batezbestekoari helduta, bai eta proiektuen bidez gainditutako irakasgaietan eskuratutako noten batezbestekoari ere (horretarako, aintzat hartuko dira Arkitektura Proiektuen Sailaren mendeko denak). Batez besteko notak eskatzaileak kalkulatuko ditu, oinarrien I. eranskinean adierazten den moduan.
2014ko lehiaketa
Ikasleak lehiaketara aurkeztutako materialaren arabera hautatuko dira.
Informazioa inskripzioak amaitzen diren egunera arte edita daiteke.
Espediente akademikoa
Inskripzioa egin ondoren, sartu erabiltzailearen eremu pribatura posta eta pasahitza sartuta, eta sartu lehen deskribatutako oharren batezbestekoa horretarako dagoen laukitxoan (beken atala, 'editatu parte-hartzea' aukera)
Ondoren, aurrehautatuei espediente akademikoaren pdf-a eskatuko zaie.
2014ko lehiaketa: Construir un sueño
Inskripzioa egin ondoren, sartu erabiltzailearen eremu pribatura helbide elektronikoa eta pasahitza sartuz eta erantsi eta bete derrigorrezko eremuak.
Beharrezko materiala: (PDF dokumentua):
honako hauek dauzkan DIN A3 formatuko PDF fitxategi bat:
orri bat memoriarekin,
orri bat krokisarekin,
orri bat planoekin,
orri bat maketaren argazkiekin.
Ez dira onartuko Internet ez den beste bide batetik aurkeztutako proposamenak edo deialdia itxi ondoren jasotakoak. Aurkezpena banaka egin beharko da. Parte-hartzaileen anonimotasuna bermatze aldera, ez da datu pertsonalik adieraziko epaimahaiari aurkeztutako fitxategietan. Aldiz, emandako dokumentuetan argi eta garbi adierazi beharko dira lehiakidearen leloa eta jatorrizko eskola. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Fundazioak eskubidea du lehiaketara aurkeztutako proposamenak osorik edo zati batean erreproduzitzeko eta/edo erakusteko.
Arquia/bekak lehiaketan izena emateko, online inskripzioa egin behar da, izena emateko inprimakia betez.
Izena emateko prozesua errazteko, edozein unetan gorde dezakezu inskripzioa, eta nahi duzunean jarraitu.
2014ko apirilaren 30a (eguerdiko 12etan)
2014ko apirilaren 30a (eguerdiko 12etan)
Valladoliden jaio zen eta Cadizen ikusi zuen argia.
Casa Turégano, Casa Gaspar edo Casa de Blas bezalako lan txikiak egiteaz gain, Caja Granada edo Zamorako Kontsulta-kontseilua eta antzeko lan handiez ere arduratu da.
Bere lanak Chicagoko Crown Hallean, Palladioko basilikan, Tempietto di S. Pietro in Montorion, Istanbuleko Santa Irenen edo Erromako MAXXIn ikusgai jarri dira. 2013an, gainera, New Yorkeko American Academy of Arts and Lettersean ere bai.
Proiektuen katedratiko lanetan dihardu Madrilen 1986tik, eta irakasle lanetan aritu da ere Zuricheko ETHn, Laussanneko EPFLn, Philadelphiako Penn Universityn eta, iaz, Washintongo CUAn, bai eta mundu osoko beste unibertsitate askotan ere.
Aurten, Alemaniako arkitektoen Tessenow Gold Medal 2013 jaso du Hanburgon, AEBko arkitektoen Arnold W. Brunner Memorial Prize 2013 eta italiako arkitektoen International Award Architecture in Stone, Veronan. Beste sari garrantzitsuren bat geratzen da oraindik ere.
Etxeko liburutegian poesiari buruzko liburu gehiago daude, arkitekturari buruzkoak baino. Ez dauka autorik, ez telebistarik, ez mugikorrik, ez erlojurik.
Eta pozik bizi da.
Dena posiblea den toki eraikigarri bati buruz amestu. Amestutako toki hori eraiki.
Le Corbusierrentzat "boîte à miracles" bat zena, niretzat "boîte à réves bat da, edo, hobeto esanda, "box of dreams" bat; hots, ametsen kutsa bat.
Mandataririk gabe. Baliabideen ekonomia handienarekin. Jasangarria, sen onarekin. Puntako teknologia adimenarekin erabiliz.
Gizakia zoriontsu izan daitekeen toki bat.
Tokia: hiriko zabaltza altu bat.
Programa: librea.
Ekonomia: handiena.
Eraikuntza: puntako teknologia.
Arquia Fundazioak Metrópoli Fundazioarekin adostu du titulua lortu berri duten eta Hirigintza, Berrikuntza eta Hiriaren Garapena interesatzen zaien 2 arkitekto hartzea Madrilgo instalazioetan praktika profesionalak egiteko.