-
Becas y convocatorias
Eduardo Souto de Moura Porton (Portugal) jaio zen 1952ko uztailaren 25ean.
1980an arkitekturan lizentziatu zen Portoko Arte Ederren Goi Eskolan.
Noé Dinis arkitektoarekin elkarlanean arituko zen 1974an.
Álvaro Siza Vieira arkitektoarekin elkarlanean, gero, 1975etik 1979ra.
Beranduago, Fernandes de Sárekin kolaboratuko zuen, 1979tik 1980ra.
Portoko Unibertsitateko Arkitektura Fakultateko irakasle laguntzaile gisa jardungo zuen gero 1981etik 1991ra.
1980an hasi zen profesional liberal gisa lanean.
Irakasle gonbidatua izan da París-Belleville, Harvard, Dublín, Zurich, Lausanne eta Mantovan.
Hainbat sari irabazitakoa, mintegi eta hitzaldi anitzetan parte hartu du Portugalen eta nazioartean. Pritzker Saria jaso zuen 2011an, Wolf Saria 2013an eta Piranesi Saria 2017an.
João Luís Carrilho da Graça (Portalegre, 1952) 1977an lizentziatu zen arkitekturan Lisboako Arte Ederren Goi Eskolan eta, orduz geroztik, bere tailer propioa zuzentzen du. Laguntzailea izan zen Lisboako Arkitektura Teknikoko Fakultatean 1977 eta 1992 urteen artean, eta curriculumeko lehen eta azken urteko proiektuen irakasle izan zen.
1999ko uztailaren 9an Merituaren Ordenako Goi Ofizial izendatu zuten.
2001etik irakasle gonbidatua da Lisboako Unibertsitate Autonomoko Arkitektura Sailean eta 2005etik Évora Unibertsitateko Arkitektura Sailean. 2007 eta 2010 artean, Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako irakasle gonbidatua ere izan zen.
Hainbat unibertsitatetako bere lanari buruzko mintegietan eta hitzaldietan irakasle gonbidatu izan zen, besteak beste: Bartzelonan, Sevillan, Lisboan, Erroman, Milanen, Turinen, Veronan, Mexiko Hirian, Vienan, Akisgranen (Alemania) eta Oporton.
Ponte Visconteo. Valeggio Sul Mincio, Itália
Programa:
Duela aste batzuk, Junya Ishigami arkitekto japoniar gaztearen lanari buruzko arkitektura-erakusketa interesgarria bisitatu nuen Parisen. Erakusketan zegoen bideo bateko elkarrizketan baieztatzen du (buruz ari naiz) arkitektoa "gida turistiko" handi bat dela. Baieztapen horrek asaldatu egin ninduen. Ondoren, hobeto pentsatuta, ideia interesgarria iruditu zitzaidan: arkitektoak bidaiatzen imajinatzea, gero apurka-apurka ezagutzera ematen duten mundua ezagutzen!
Eraikitako leku bat edo leku natural bat erakusteko eskatzen dugu, gutxieneko esku-hartze batekin etxe sotil bat era dezakeena.
“...El viejo gesto del speculum platónico, el de dividir lo real, no entre lo falso y lo verdadero, sino entre lo que efectivamente es, y las virtualidades que contiene, invisibles. Un árbol, este árbol, si no es fotografiado, sigue enviando sus imágenes; como afirma Bergson: "¿cómo no ver que la fotografía, si ella existe, ya está tomada, sacada en el interior mismo de las cosas y para todos los puntos del espacio? Ninguna metafísica, ninguna física incluso, puede sustraerse a esta conclusión." (Henri Bergson, Matière et mémoire, Paris, PUF, 1939, 22. or.)”
José Bragança de Miranda, ph.01 – Jorge Molder: A fotografia como incisão. Lisboa, Imprensa Nacional-Casa da Moeda, 2017, 9. or.