arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Entrega ekitaldia

2020ko urriaren 22an, Arquia Fundazioak VII. Arquia/hurrengoa jaialdian, urteko beka-banaketa ekitaldiaren XXI. edizioa ospatu zuen, oraingoan formatu birtualean, Space Popularrek Bartzelonako hiria oinarritzat hartuta egindako plataformaren bidez. Iñaki Carnicero aurkitzen zen mahai instituzionalean, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioko Arkitektura eta Hiri-Agendaren zuzendari nagusia. Ekitaldian, herrialdeko ikasle eta arkitekto gazteen lana aitortu zuten, eta 35 beka banatu zituzten Europako arkitektura-ikasketetan eta beste toki batzuetan praktikak egiteko, baita New Yorkerako ikerketa-beka bat ere. Plataforma digitalak, datozen hilabeteetan oraindik bisitatu ahal izango dena, 2021eko beka-lehiaketa irabazi duten partaideentzako sail bat zuen.

Arquia/hurrengoak aukertatutako lanekin zerikusia zuten eztabaida, elkarrizketa eta aurkezpen programa zabala izan zuen jaialdiak, baita Peter Cook, Carme Pinós eta Anupama Kundoo bezalako gonbidatuak ere.

Berlinen estudioa duen arkitekto indiarrak eta 2020ko edizioko beka-lehiaketako epaile izan zen Anupama Kundook, Taking Time hitzaldian bere lanik berriena eta Kopenhageko Louisana Museum Modern Art museoan inauguratu berri den izen bereko erakusketa aurkeztu zituen. Bestalde, Carme Pinosek, 2021eko beka-lehiaketako epaile berriak, Vivir y convivir. Pensar la ciudad. Alternativas a la manzana Cerdà, o no lelopean aurkeztu zuen lehiaketaren gaia.

  • Ikusi galeria osoa

2020ko Epaimahaiaren Hitzaldia

"Taking time" - ANUPAMA KUNDOO

ANUPAMA KUNDOO 

Anupama Kundoo (Pune, India 1967) arkitektoa, nazioarte mailan ezaguna den lan esperimental bat egin zuen, materialen eta ingurunearekiko inpaktuaren inguruan. Gehiengoen eta ez gutxiengoen habitata hobetuko duten soluzioez kezkatuta dagoen herrialde periferikoetako arkitektoen belaunandiaren adierazgarri nabarmenetako bat da.

1990ean sortu zuen bere estudioa Aurovillen, Indian. Materialak ikertzen eta esperimentatzen jardun du hasieratik, ingurumen-inpaktu txikiko eta testuinguru sozioekonomikora egokitutako arkitektura sortzeko. Arkitekturarako ikuspegi berritzailea da eta honako hauetan oinarritzen da: eraikuntzaren teknologien garapenean, eraginkortasun-energetikoaren inguruko soluzioen integrazioan eta sozioekonomikoki eta ingurumenarekiko kalterik sortuko ez duten eraikinetan uraren erabilera integratzean.

2021eko lehiaketaren gaiaren aurkezpena - CARME PINÓS

"Vivir y convivir. Pensar la ciudad. Alternativas a la manzana Cerdà, o no." 

CARME PINÓS 

Carme Pinós (Bartzelona, 1954), Bartzelonako ETSAn arkitekturan eta hirigintzan lizentziaduna, Enric Mirallesekin batera sortu zuen estudioa eta nazioarteko ospea lortu zuen, beste zenbaiten artean, Igualadako hilerria bezalako proiektuekin. 1991n bere arkitektura-estudioa ireki zuen, non proiektu-multzo zabala landu zuen, horien artean: hiri-berrikuntzak, herri-lanak eta altzarien diseinua. Bere jarrera sutsua eta egindako etengabeko ikerketa aintzat hartu dira munduan zehar, horrela, Europan eta kontinente amerikarrean arkitektura katalanaren izena ezagutaraziz.
Oraintsuko proiektuen artean, azpimarragarriak dira Bartzelonako zentro historikoan aurki ditzakegun Gardunya plaza, Arte Massanaren Eskola eta Antxoaren Merkatuaren atzean dagoen fatxada, baita Vienako Wu campuseko departamentuen eraikina, Kataluniako Generalitateak Tortosan duen ordezkaritza eta Guadalajarako Cube I eta Cube II bulegoen dorreak ere.

2021eko lehiaketaren gaia

Vivir y convivir. Pensar la ciudad. Alternativas a la manzana Cerdà, o no.

Koronabirusari esker ahaztuko ez ditugun gauzak deskubritu ditugu. Horietako bat telelana egiteko aukera izan da eta, nik uste dut, etorkizunean, aurrez-aurreko lanarekin konbinatuko dela. Bestea askorentzat auzoaren esanahia zer den ezagutzea izan da: bizilagunek egunero ikusi dute elkar balkoietan txalo egiten zuten bitartean edo hurbileko dendetan ilaran itxaroten zuten bitartean. Auzoetan bizilagunak egon dira eta ez okupatzaile hutsak.

Hiria berriz pentsatzea eta etxebizitzak berriz pentsatzea proposatzen dut. Langileek ordenantzarik gabe lan egitea nahi dut, harreman- eta bizikidetza-espazioak sortzea inplikatzen duen sen onarekin eta erantzukizunarekin, baita ingurumenean erreparatuz ere.

Cerdà-bilbearen eragina, baina alternatibak emateko aukera emate duen eremu bat aukeratu dut.

Lurraldea zabala da eta ongi komunikatua dago. Hiria berriro pentsatzeko aukera ematen du programari zein bolumetriari eta konexioei dagokionez.

Ez da hiri-bilbearen gaineko hausnarketa soilik, arkitektura lana ere bada. Lehiakideak etxebizitza eta komertzio mota pentsatu beharko ditu, baita espazio publikoak, irekiak zein itxiak, ere.

Gutxienez eraikitako 70.000m2 eskatzen dira- Lehiakideari dentsitate mailaren eta programarekiko duen harremanaren gainean hausnartzen utziko zaio.

Gogoratu nahi dugu hiriaren gaineko hausnarketa nahi dugula eta ez hainbeste eraikinen deseinuaren gainekoa. Hala ere lehiakideari askatasuna utziko diogu bere proposamena azaltzeko beharrezkoa dela uste duen definizio arkitektonikora iristeko.

SOLAR:

4 etxadi kale hauen artean: C/ Pere IV eta C/Fluvià mendebaldean eta C/ Selva de Mar eta C/ Venezuela ekialdean. Proiektu teorikoa da beraz orubean ez da babestu beharreko eraikinik egongo.

BEHARREZKO MATERIALA:

-aurreproiektu proposamenaren dokumentazio grafikoa A3 formatuan.

-azalpen-memoria eskemekin eta hausnarketekin A4 formatuan.

Garrantzi gehiago emango zaio proposamenaren berezitasunari eta modu garbian azaldutako pentsamenduaren zehaztasunari informazio kopuruari baino.

Carme Pinós, 2020

 

Ibilbide arkitektonikoa

Covid-ak sortutako osasun-egoeraren ondorioz ezin izan zen ibilbide arkitektonikoa fisikoki egin. Horren ordez, Javier Peñak zuzendutako Punto de inflexión telesail dokumentala estreinatu zen. Dokumentalean Espainiako hiri desberdinak aztertzen dira, 2008an, finantza-krisiaren erdi-erdian sortutako arkitekto-belaunaldiaren begiradaren bidez. Programak obra eta proiektu aipagarrienak biltzen ditu eta hamarkada honetan zehar arkitekturak, haren alderdi holistiko eta sozialki aldagarriak batez ere, izan duen rolaren gainean hausnartzen du.