arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Alor profesionala / Deialdiak

arquia / tesiak

XII Edición

Arkitekturako doktore-tesien bi urtez behingo lehiaketa

Iberiar penintsulako deialdia 2019

 

  • arquia/tesiak 2019 deialdiko berriak. Iberiar penintsulako deialdia
  • Arquia Fundazioak, pixkanako nazioartekotze-prozesuan oinarrituta, Portugalera irekitzen du deialdia aurten lehen aldiz, Iberiar penintsulako deialdi gisa eratuz, Portugalgo arkitektoen ikerkuntza-jarduna eta arkitektura-eskolak balioan jartzeko.

  • Lehiaketaren xedea
  • Arquia Fundazioak arkitekturaren esparruko jarduera kulturalak sustatu eta bultzatzea du xede. Jarduera horien artean dago arquia/tesiak bilduma, arkitekturako doktore-tesien edizio eta publikaziora bideratua. Ezagutza arkitektonikoari egiten dioten ekarpenagatik garrantzitsuak diren tesiak dira, behin berrikusita autoreek beraiek moldatzen dituztenak argitaratze-ildoarekin bat egiteko. Hori horrela, arquia/tesiak bildumak material baliotsu bat jartzen du arkitektura-ikerkuntzan interesa duen publikoaren eskura, bilduma honen bidez ez balitz lortzeko zail liratekeenak.

    Bildumaren funts editoriala zabaldu eta aberasteko asmoz, Arquia Fundazioak bi urtez behingo lehiaketa deitzen du, arkitekturako doktore-tesi argitaragabeak aukeratzeko.

  • Hautagaiak eta doktore-tesiak
  • Lehiaketan parte hartu ahal izango dute munduko edozein arkitektura-eskolatan doktore-tesia defendatu duten arkitekto espainiar eta portugaldarrek, eta baita Espainiako edo Portugalgo edozein arkitektura-eskolatan tesia defendatu duten atzerriko arkitektoek ere.

    Doktore-tesiek argitaragabeakizan beharko dute; hau da, ez dira beste lehiaketa batzuetan saritutako tesiak onartuko, eta ezta ez zatika edo ez osorik beste edozein hizkuntza, formatu edo euskarri fisiko edo digitaletan argitaratu direnak ere. Esparru akademikoko aldizkari indexatuetako artikulu zientifikoak kanpo gelditzen dira (eskola batzuetan ondorengo akreditazioak lortzeko eskatzen direnak).

    Ezingo dute lehiaketan parte hartu arquia/tesis lehiaketaren aurreko edizioetan parte hartu duten doktore-tesiek, aipamenen bat jaso badute edo epaimahaiak publikaziorako hautatu edo gomendatu baditu.

  • Dokumentazioa eta bidaltzea
  • Behin izena emanda, hautagaiak gune pribatura sartu beharko du erabiltzaile-izena (helbide elektronikoa) eta pasahitza erabiliz. Inskripzioa bukatzeko, pdf artxibo bat gehitu beharko du, DIN A4 formatuan (2 Mb-eko pisua gehienez), informazio hau jasoz:

    • Doktore-tesiaren laburpena gaztelaniaz, 600 hitz gehienez.
    • Doktore-tesiaren edukien aurkibidea.
    • Tesiak argitaratze-ildoarekiko eta arquia/tesiak bildumaren formatu berriarekiko daukan egokitzapenari buruzko txostena, 300 hitz.
    • Ohar biografikoa eta autorearen argazkia, 100 hitz gehienez.

    Arlo hauek bete beharko dira derrigorrean:

    • Tesiaren izenburua, abstract/laburpena gaztelaniaz, portugesez edo ingelesez (600 hitz gehienez), tesiaren gaia, tesiaren zuzendaria, saila, tesiaren irakurketa-data, epaimahaia eta irakurketa-zentroa. Tesia formatu digitalean gordetzen duen unibertsitateko biltegirako esteka ere emango da.
    • Azaleko irudia (jpg formatua, 760 x 524 pixel).
    • Tesiko 3-5 irudi (jpg formatua).

    Inskripzioak bukatzen diren egunera arte editatu ahal izango da informazioa (ikus egutegia).
    Lehiaketaren bigarren fase batean, jatorrizko tesiaren ale bat eskatuko zaio hautagai bakoitzari (formatu digitalean eta paperean), epaimahaiak baloraziorako izan dezan.

  • Hizkuntza
  • Deialdian izena eman eta parte hartzeko eskatzen den dokumentazioa gaztelaniaz aurkeztuko da. Lehiaketaren bigarren fasean aurkeztu ahal izango dira tesi osoak (idatzi diren jatorrizko hizkuntzan), hautatuak suertatzen biren kasuetan.

  • Balorazio-irizpide orokorrak
  • Arkitektura-esparruko ikerkuntzaren kalitateari buruzko zenbait irizpide ezartzen dira, aurkezten diren doktore-tesietan aintzat hartu behar direnak:

    • Doktore-tesiek orijinalak eta argitaragabeak izan behar dute, bai lehiaketara aurkezteari dagokionez (aurrez publikatu gabeak) eta bai gai eta planteamenduari dagokionez.
    • Jatorrizko iturrietako materiala izan beharko dute doktore-tesiek, hala nola: arkitektoen artxiboetakoa, liburutegietako, ikerketa-zentroetakoa, etab. (izan nazionalak edo nazioartekoak); halaber, egiaztatutako erreferentzia bibliografikoak izango dituzte.
    • Arquia Fundazioaren argitaratze-ildora eta haren izaera sozialera egokitu beharko dute (arkitekturaren hedapena, gaurkotasuneko gaiak edo gizartean eskatzen direnak, etab.); aintzat hartu beharko dute, baita, gaiaren interesa eta nazioartean izan ditzakeen aukerak.
  • Egutegia
  • Izena eman eta dokumentazioa bidaltzeko epea 2019ko martxoaren 11an (astelehena) irekiko da eta 2019ko maiatzaren 6an itxiko da, eguerdiko 12:00etan (astelehena).

    1. fasea: 2019ko maiatza-iraila. Epaimahaiko kide bakoitzak lau ikerketa-lan hautatuko ditu gehienez aurkeztutakoen artean. Lehiaketaren bigarren fasera igaroko dira lan horiek. 2019ko irailaren erdialdera, doktore-tesiaren ale osoa eskatu zaie (paperean eta formatu digitalean) aurrez aukeratu diren lehiakideei.

    2. fasea: 2019ko iraila-azaroa.. . Epaimahaikideek aukeratu diren 16 doktore-tesiak irakurri, berrikusi eta baloratuko dituzte, bigarren fasera hainbeste igaro badira.

    Epaimahaiaren batzarra eta lehiaketaren emaitzak: 2019ko abendua. Urte bukaeran ospatuko da epaimahaikideen batzarra, lehiaketa ebatzi, irabazleen berri eman eta erabakia argitaratzeko.

  • Epaimahaikideak
  • Epaimahaikideen profila berrikusi eta aldatu da deialdi honetan, eta Portugalgo ordezkari bat sartu da.

     

    Presidentea

    Blanca Lleó Fernández

    Katedraduna, Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Arkitektura Proiektuen Saila, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa.
    (Kalitatezko botoa berdinketa gertatzen den kasuetarako)

    2012az geroztik Arkitektura Proiektuen katedraduna da, eta irakaslea 1990az geroztik Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan. Ikerlari bisitaria izan da Cambridge Unibertsitatean (Erresuma Batua) eta Princeton Unibertsitatean (Amerikako Estatu Batuak). Gainera, irakasle bisitaria izan da Rhode Island School of Design eskolan eta Cranbrook Academy of Art eskolan (Amerikako Estatu Batuak). Irakasle gonbidatu gisa ere aritu da Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean (Medellin), Hong Kongko Txinako Unibertsitatean, Madrilgo Europako Unibertsitatean, etab.

    Batzordekidea

    Carlos Guimarães

    Arkitekto doktorea eta irakaslea Portoko Unibertsitateko Arkitektura Fakultateko Arkitektura Proiektuen Sailean. Oporto, Portugal

    1982az geroztik, arkitekturako proiektuen esparruko irakaslea da Portoko Arkitektura Eskolan. Arkitekto doktorea 1999az geroztik, “Arquitectura y Museos en Portugal. Entre reinterpretación y obra nueva” izeneko tesiarekin. Doktore-tesien tutorea eta, 2010az geroztik, Portoko Arkitektura Fakultateko doktoretzako ikastaroko tesien proiektuen tutorea. Portoko Unibertsitateko Arkitektura Fakultateko zuzendaria 2010etik 2018ra, eta Portoko Unibertsitateko batzorde zientifikoko eta senatuko kidea. Arkitekto gisa, CG+LSC Arquitectos (www.cglsc.com) estudioa fundatu zuen laurogeiko hamarkadaren amaieran.

    Batzordekidea

    Montserrat Nogués i Teixidor

    Arkitektoa, Arquia Fundazioko patrono eta ordezkari gisa

    Arkitektoa Bartzelonako Arkitektura Goi Eskola Teknikotik (1983), proiektu, hirigintza eta historia espezialitatean. Arkitekturaren hedatze kulturalari egindako ekarpenen artean, Kataluniako Arkitekto Elkargoko Gironako demarkazioko zerbitzu kulturalen arduraduna izan da (1985-1990). Bertan, hainbat erakusketako diseinu- eta komisariotza-lana egin du, tailer eta hitzaldi-ziklo desberdinak antolatu eta Elkargoaren arkitekturako argitalpen eta liburuak koordinatu.
    Ibilbide profesionalean, Kalonjeko Udaleko Azpiegitura eta Obra Publikoen Saileko arkitekto arduraduna izan da (2000-2003). Egun, ammarquitectes arkitektura-estudioko parte da...

    Batzordekidea

    Jorge Tárrago Mingo

    (Burgos, 1975) Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako Arkitektura Proiektuen Saileko irakasle titularra, Iruñean.

    2000. urteaz geroztik arkitektoa Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskola Goi Teknikotik, eta arkitekto doktorea unibertsitate beretik, ‘Habitar la inspiración/construir el mito. Casas-taller de artistas en el periodo de entreguerras’ izeneko tesiarekin. Nafarroako Unibertsitateko Lagun Elkartearen bekarekin eta BBK Fundazioa-Bilboko Arte Ederren Museoko ikerketa-bekarekin saritu zen tesia, gerora liburu gisa argitaratu zena (Valentzia, 2007)...

    Idazkaria

    Arquia Fundazioko zuzendaria

  • Sariak eta aipamenak
  • Epaimahaiak  bi sari eta lau aipamen eman ahalko ditu gehienez. Sari gisa, Arquia Fundazioak tesiak editatu eta publikatzeko konpromisoa hartzen du, lehenengo eta bigarren sariekin. Hiru hizkuntzako edizioa izango da (gazteleraz, portugesez eta ingelesez), arquia/tesiak bildumaren diseinu berriaren barruan.

    Konpromisoa bete ahal izateko, tesien autoreek berriz landu beharko dituzte lanak, Arquia Fundazioaren irizpide editorialekin bat etor daitezen. «Aipamena» jasotzen duten tesiek izaera lehenetsia izango dute Arquia Fundazioaren plan editorialetan, urteko jarduketa-planean ezarritako egutegi eta aurrekontu editorialaren arabera.

    Lehiaketa hutsik gelditu ahal izango da. Epaimahaiaren erabakia posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie parte-hartzaileei, eta apelaezina izango da.

    Arquia Kutxak babestu du Arquia Fundazioaren arkitekturako doktore-tesien bi urtez behingo lehiaketaren hamabigarren deialdi hau.