arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Arlo kulturala / edizioak

Ikus-entzunezkoak

arquia/ikus-entzunezkoak atalari buruz

 

Arquia Fundazioak arkitektura eta kultura hedatzeko duen politikari jarraikiz, Fundazioak editatutako liburu eta DVD guztiak Espainiako arkitektura-elkargoen eta arkitekturako goi-eskola teknikoen liburutegiei ematen zaizkie oparitan, ikasle zein arkitektoek kontsultatu ahal izan ditzaten.

Bildumaren xedea arkitektoei eta arkitekturari buruzko dokumentalak DVD formatuan editatzea da. Hala, Espainian argitaragabeko zintak berreskuratuko dira, eta jendarteratu egin ahal izango dira. Gaztelerazko azpitituluak izango dituzte, eta protagonista den arkitektoari edo dokumentalari buruzko informazio gehigarria izango dute.

Zein da horren arrazoia? Eraikin bat urrunetik ezagutzeko biderik onena mugitzen diren irudiak ikustea da, eta arkitekto bati buruz gehiago jakiteko, beharrezko suertatzen da bere arrazoibideak entzutea. Horrexegatik da zinema arkitektura eta arkitektoen lana hedatu eta jakinarazteko modurik onena, eta dokumentala da zinema-generorik egokiena.

Xede orokorra arkitektura sustatzea eta hedatzea da:

Arkitekturari buruzko ikus-entzunezko dokumentalak nabarmenaraztea.
Arkitektura jendarteratzea, eta bere alderdi ekonomiko, sozial eta sormenezkoa erakustea.
Arkitekturari buruzko ikus-entzunezko dokumentuen banku bat sortu eta garatzea.
Alor honetako profesionalek ikus-entzunezko dokumentuak sortzera gonbidatzea, ikertzeko modu gisa eta arkitektura erakusteko modu gisa.

Nori dago zuzenduta: ikasleak, arkitektoak, eraikinen eraikuntzan parte hartzen duten profesionalak, arkitekturaren zaleak eta zinemaren eta dokumentalen zaleak. Arkitektura-eskola eta -elkargoetan kontsulta-material baliotsu bilakatzeko xedea ere badu.