Utilizamos cookies y tecnologías similares propias y de terceros, de sesión o persistentes, para hacer funcionar de manera segura nuestra plataforma y personalizar su contenido. Igualmente, utilizamos cookies para medir y obtener datos de la navegación que realizas y para ajustar la publicidad a tus gustos y preferencias. Puedes modificar tus opciones de consentimiento en cualquier momento visitando nuestra Política de Cookies y obtener más información haciendo clic aquí.
Aalto edo Le Corbusierrentzat pinturak zuen balio beraz izan zuen argazkilaritzak José Antonio Coderchentzat. Carles Fochsek, arkitekto eta katalogoaren egileak dioen moduan, eraikinen argazkirik egon ez arren, arkitekturari buruzko erakusketa bat da hau.
Coderchek elementu jakin batzuei ematen zien tratamendua islatzen dute irudiek: mugimendua harrapatzeari, argiari, enkoadraketari edo kontrasteei, bere arkitekturan ageri diren irtenbide ugariekin konparatu daitezkeen elementuak baitira. Bere objektiboaren atzean, ikusiko dugu arkitekturari aplikatutako irizpide, gustu eta exijentzia berak argazkilaritzari aplikatzen zizkiola.
Ingurunea pazientzia handiz behatu eta egoera horietako batzuk irudi bihurtu zituen, prozesu osoan zehar horiek asko landuz, harik eta horien amaierako enkoadraketara iritsi arte. Horri guztiari esker, egun begirada pertsonal gisa definituko genukeen ikuspegitik aztertu ahal izan zituen munduko formak.
Erakusketa osatzen dute honako atal hauek: zezenketen argazkiak, mugimendua harrapatzeko erabili zituenak; objektuen testurei, profilei, kontrasteei eta itzalei buruzko konposizioak; eta senide zein lagunen erretratuak, bai emakume bai gizonezkoenak, besteak beste, Sert, eta Chillidarenak. Horrez gain, lagunarteko eta familiako argazkiak ere ageri dira.
Inaugurazioa
COA Barcelona: 19/09/2000
Ibiltaritzak
COA Barcelona: 05/10/2000 - 03/12/2000 COA Jaen: 05/03/2001 - 26/03/2001 COA Lleida: 24/05/2001 - 15/06/2001 COAL Palencia: 20/06/2001 - 06/07/2001 COAC Figueres: 13/07/2001 - 04/08/2001 ETSA Sevilla: 01/10/2001 - 15/10/2001 COAC Manresa: 18/10/2001 - 11/11/2001 COAC Terrassa: 12/11/2001 - 31/12/2001 COA Badajoz: 24/01/2002 - 08/02/2002 COA Málaga: 22/02/2002 - 16/03/2002 COA Tarragona: 19/04/2002 - 17/05/2002