Utilizamos cookies y tecnologías similares propias y de terceros, de sesión o persistentes, para hacer funcionar de manera segura nuestra plataforma y personalizar su contenido. Igualmente, utilizamos cookies para medir y obtener datos de la navegación que realizas y para ajustar la publicidad a tus gustos y preferencias. Puedes modificar tus opciones de consentimiento en cualquier momento visitando nuestra Política de Cookies y obtener más información haciendo clic aquí.
Arkitekturaren Filmoteka Arquia Fundazioak abian jarritako kultur-egitasmoa da, ets arkitektura sustatzea eta ezagutarazteko erreferentzia izatea du xede. Arkitekturari eta arkitektoei buruzko ikus-entzunezkoak balioetsiz, esparru horren dimentsio sortzailea, kulturala eta soziala agerian utzi nahi du.
Batez ere ikasleei, arkitektoei eta sektoreko erakundeei zuzenduta dago, baina, era berean, Fundazioaren irismenaren barne daude arkitekturarekin eta eraikinen eraikuntzarekin zerikusia duten langile guztiak, hala nola arkitekturaren nahiz zinemaren zaleak.
arquia/filmoteka edukiak sarean ‘streaming’ bidez ikusteko doako zerbitzua da. Eduki horien artean, arkitekturarekin eta arkitektoekin erlazionatutako ikus-entzunezkoak daude, eta lau ataletan daude antolatuta: dokumentalak, hitzaldiak, fikzioa eta lankidetza.
Arkitektura (hirigintza, paisaia, jasangarritasuna, eta abar) eta arkitektoak hizpide dituzten fikziozko zinema-lanen eta ez-fikziozko zinema-lanen (dokumentalak) atala. Atal hori da Filmotekaren ardatz nagusia, katalogoaren bidez.
Fikziozko filmen sekzioa (metraje laburreko, ertaineko eta luzeko filmak). Argumentu, fotografia, eszenografia edo bestelako arrazoiak direla eta, nabarmengarriak eta ikasteko, aipatzeko edo arkitekturaren inguruko eztabaidak egiteko aproposak diren obrak biltzen dira bertan.
Espainiako arkitekto-elkargoek, arkitektura-eskolek, arkitektura-fundazioek eta sektoreko erakundeek antolatutako ekitaldi kulturalei (hitzaldiak, biltzarrak, eta abar) buruzko ikus-entzunezko lanak ezagutarazteko atala.
Gobernuz kanpoko erakundeek, arkitektura-fundazioek eta irabazi asmorik gabeko erakundeek antolatutako arkitekturaren alorreko lankidetza-ekintzei buruzko ikus-entzunezko lanak ezagutaraztera bideratutako atala.
Ikus daitezkeen obren katalogoa Arquia Fundazioaren dokumentu-funtsean erregistratutako dokumentalez dago osatuta. Sarean aldi baterako atzi daitezkeen arquia/filmoteka bildumako obrak etengabe ugaritzen ari direnez, dokumentu-funtsaz gozatzeko erabiltzaile gisa erregistratzea gomendatzen dizugu, nobedadeen jakinaren gainean egon zaitezen.
Hasteko, erabiltzaile bakoitzak lan bera hilean hiru aldiz ikusi ahal izango du, eta hogei ikus-entzunezko lan izango ditu aukeran. Une horretan katalogoan eskuragarri daudenen artean aukeratu ahal izango ditu lan horiek.
Erregistratu Fundazioan
Erregistratu Fundazioko erabiltzaile gisa, erabiltzaile-profil desberdinetan