arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

NEW YORKEKO II. IKERKETA BEKA 2016 ENTREGA EKITALDIA

Ikerketa
9 septiembre 2016

2016ko irailaren 8an egin da New Yorkeko II. Ikerketa Bekaren entrega ekitaldia, hain zuzen ere Arquia Fundazioak eta San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiak sustatutakoa.

New Yorkeko Bekaren bigarren edizioko epaimahai –Fernando de Teránek (San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako zuzendariak), Montserrat Nogués Teixidorrek (Arquia Fundazioko patroiak), Luis Fernández-Galianok (arkitektoa, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako akademiko numerarioak) eta Gerardo García-Ventosak (Arquia Fundazioko zuzendariak) osatutakoa-, 2016ko ekainaren 20an bildu zen Arquiaren Madrilgo egoitzan.

Epaimahaiak aho batez onartu zuen 2016 New Yorkeko ikerketa beka proiektu honi emate: Delirious New York: 40th Year Update, Lys Villalba Rubio, Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoan titulatutako arkitektoak aurkeztutakoa. Halaber, epaimahaiak honako proiektu hauek hautatu zituen ordezko gisa: La cara B de Manhattan. Contracultura neoyorkina y su repercusión en la política de vivienda, Andrea Gimeno arkitektoarena; Transatlantic Discourses: Lotus, Arquitecturas Bis and Oppositions (1970-1985), Alejandro Valdivieso arkitektoarena; y Guía de referencia para la re_naturalización de los espacios, J. Giovani Acebedo arkitektoarena.

Epaimahaia pozik agertu zen aurkeztutako lanen kalitate orokorraren eta partaide askoren curriculumaren kalitatearekin. Lys Villalbaren proiektuaren xedea da Rem Koolhaasen teoria arkitektonikoari buruzko Delirious New York liburu ospetsua eguneratzea.Epaimahaia harrituta geratu zen egile horren bestelako ikerketa proiektuetan antzemandako talentu grafikoarekin aurrean, esaterako, duela gutxi Tokion egindakoan; baita arkitektoaren curriculum apartaren aurrean ere.

Horrez gain, Andre Gimenoren proposamena hautatzea erabaki zuen, etxebizitzaren politikan New Yorkeko kontrakulturaren inguruan ikerketa oso estimulatzaileak egiteagatik, interes garaikideko ikuspegitik alegia. Alejandro Valdiviesoren proiektuak Arquitecturas Bis aldizkariari buruzko tesia osatzen du; hain zuzen ere aldizkariaren elementu transatlantikoekin, eta oso bereziki Oppositions aldizkariarekin. Horrez gain, aipagarria da egilearen curriculum bikaina, duela gutxi Harvarden titulatu baita. J. Giovani Acevedok hiriko natura errekuperatzeko osatutako gidari dagokionez, garrantzia eta gaurkotasun handiagoko gai bat jorratzen du.

Javier Navarro Martínez, Arquia Fundazioko presidentearen eta José Luis García del Busto, Errege Akademiako idazkari nagusiaren eskutik jaso zuen beka Lys Villalbak. Ekitaldi hori irailaren 8an (osteguna) ospatu zen Akademian bertan, eta Arquia Fundazioko patronatuko kideak, akademikoak eta Madrilgo Autonomia Erkidegoko arkitektura esparruko erakundeetako ordezkariak bildu ziren bertan.

Edizio honetan izena emateko epea 2016ko maiatzaren 31n amaitu zen, eta guztira 65 hautagaitza aurkeztu ziren. Deialdian izandako partaidetza handiak agerian uzten du ekimenak interes handia sortu duela, eta horrelako beka bat edukitzea beharrezkoa dela.