arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Profesional eremua / Deialdiak

2017ko bekak

Entrega ekitaldia

2017 bekak emateko jaurnaldia urriaren 19an ostegunean egin zen Madrileko MediaLab Prado auditorioan. Ekitaldi horretan, 2017ko beka-lehiaketako epaimahaikide izan zen Manuel Aires Mateu arkitektoak, "Proyecto-Reflexión" hitzaldia eman zuen eta Eduardo Souto de Moura arkitektoak 2018ko lehiaketaren gaia aurkeztu zuen: "Diseñar un Cabanon".

 

  • Ikusi galeria osoa

2017ko epaimahaiaren hitzaldia

MANUEL AIRES MATEUS

Manuel Aires Mateus Lisboan jaio zen 1963an, eta “Faculdade de Arquitectura / U.T.L.” delakoan graduatu zen 1986an. Gonçalo Byrne arkitektoari laguntzen hasi zen 1983an eta, 1988an, proiektu propioak garatzeari ekin zion bere anaia Franciscorekin. Hasiera batean, Aires Mateus estudioa sortu zuten bi anaiek, eta lehen urteetan zehar Gonçalo Byrne-ren estudioan toki bat hartu zuten. Gero eta proiektu gehiago zituztenez, espazio autonomo batean ezarri zuten beren burua, gero eta handiagoa zen lan-eskariari erantzuna emateko. Ordutik, proiektuen eskala eta kantitatea oso ugariak izan dira eta arkitekturako zenbait premio nazional eta nazioarteko jaso dituzte. Beren lanaren ikuspenaren ondorioz, hitzaldiak egiteko eta hainbat instituziotan irakasteko gonbitea jaso zuten. Horien artean, "Graduate School of Design in Harvard", "Accademia di Architetura in Mendrízio", Portugalgo beste batzuk bezala bereizi ditzakegu. Gaur egun, egiturak bi ikerketa hartzen ditu bere baitan, biak Lisboan, lankidetza batzuk ezarri ditu tokiko ikerketekin nazioarteko proiektuak egiteko.

 

2018ko lehiaketaren gaiaren aurkezpena

EDUARDO SOUTO DE MOURA

Eduardo Souto de Moura Porton (Portugal) jaio zen 1952ko uztailaren 25ean.
Arkitekturan lizentziatu zen Oportoko Arte Ederren Goi Eskolan, 1980an.
Noé Dinis arkitektoarekin elkarlanean aritzen da 1974an.
Álvaro Siza Vieira arkitektoarekin elkarlanean aritzen da, 1975etik 1979ra.
Fernandes de Sá arkitektoarekin elkarlanean aritzen da, 1979tik 1980ra.
1981etik 1991ra, FAUPeko Arkitektura ikastaroko irakasle laguntzaile gisa lan egiten du.
1980an hasten da lanean profesional liberal gisa.
Irakasle gonbidatua Paris-Belleville, Harvard, Dublin, Zurich, Lausanne eta Mantovan.
Hainbat sari jaso zituen eta hainbat mintegi eta hitzalditan parte hartu zuen Portugalen eta atzerrian. 2011n Pritzker saria jasotzen du, 2013an Wolf saria eta 2017an Piranesi saria.

2018ko lehiaketaren gaia

DISEÑAR UN CABANON

Programa honetan, Xavier De Maistre egilearen "Viaje a la vuelta de mi habitación" liburua irakurri ondoren, kabanon bat diseinatu behar da norberarentzat, munduko edozein lekutan. Historiaren parte diren hainbat erreferentzia eta esperientzia daude, hala nola: Le Corbusier (Frantziako hegoaldea); Celine (Danimarka); Heidegger (Baso beltza); Virginia Woolf (Ingalaterra), etab.
Eremuak gutxienekoak izanen dira, eta ezin izanen dira 49 m2-tik gorakoak: gela 1, areto batean sartua ala ez, komun 1 eta sukalde txiki 1.
Aurkezpena:
- Hasierako maketa baten eta amaierako baten argazkiak
- Krokis-irudiaks
- 3Dko irudiak
- Sekzioak, altxaerak eta solairuak
Eskala: 1:25
Aurkezpen digitala A3 formatuan

Ibilbide arkitektonikoa

Madrilen barna egin beharreko ibilbide arkitektonikoa ostiralean egin zen, 2017ko urriaren 20an.
  • Ikusi galeria osoa