arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Arlo profesionala / Deialdiak

Arkitekturako ekintzailetza

Ekintzailetzako eta berrikuntzako beken II. deialdia

Ekintzailetzako eta berrikuntzako 2 beka
Factoría Cultural/Vivero de Industrias creativas Madrilgo Mataderon
  • Oinarriak
  • Arquia Fundazioak, Factoría Cultural / Madrilgo Mataderoko Vivero de Industrias Creativas erakundeekin elkarlanean, 2 ekintzailetzako eta berrikuntzako beka deitzen ditu, arkitekto lanbideko edozein eremutako negozio proiektu garatzera bideratutakoa, enpresa ekimenak sortzera bultzatzeko eta babesteko eta Arkitekturarekin lotutako eremuetan berrikuntza bultzatzeko xedez, eta horrenbestez, lanpostuak sortzeko.

    • Xedea
    • Beken xedea da:

      Ekintzailetzaren eta enpresa ekimenaren kultura ekonomia hazteko motor gisa bultzatzea, proposamen berritzaileak babestuz Arkitekturarekin lotutako eremuetan.

      Hautagaiei bere trebakuntza osatuko duten ezagutzak eta tresnak eskaintzea, beren negozio proiektua egia bihurtzeko.

      Esfortzua, bultzada eta berrikuntza gisako balioetatik sortutako ekintzailetza proiektu berriak bultzatzea.

    • Hautagaiak
    • Bekak eskatu ahal izango dituzte Espainiako Arkitektura Eskola batean titulua lortu duten edo Espainiatik kanpo lortu baina homologatu duten arkitektoek, Espainian egoiliar baimena dutenek edo diziplina anitzeko taldeek, batez ere arkitektoz osatuta daudenak, negozio ideia bideragarria, sormenezkoa eta berritzailea izan behar dute.

      Estudio/Sozietate/Talde bateko kide batek baino gehiagok gara dezakete proiektua.

      Ezingo dute bekarik eskatu oraingo edo aurreko deialdi batean Arquia Fundazioko beka bat jaso duten hautagaiek.

    • Egutegia
    • Deialdiaren irekiera: 2016ko martxoaren 15a
      Izena emateko epea: 2016ko martxoaren 15etik 2016ko maiatzaren 16ra, eguerdiko 12:00ak arte
      Emaitzak: 2016ko uztaila
      Inkubazioa: proiektuen bilakaera: 2016ko irailaren 15etik 2017ko martxoaren 15era
      Crowdfunding kanpaina: beka amaitu eta hurrengo 2 hilabetetan gauzatuko da

    • Dokumentazioa eta bidaltzea
    • Eskatzen den dokumentazioa "izen ematea" inprimakiaren bidez bidal daiteke deialdia ixten den egun berera arte (2016ko maiatzaren 16a - eguerdiko 12:00ak).

      Oinarrien informazio gehiago PDF formatuan.

  • Izen ematea
  • Arquia Fundazioaren sareko plataformaren bidez ematen da izena, eta puntu hauek bidez gauzatzen da:

    • Sarean soilik eman ahal izango da izena deialdian, Arquia Fundazioaren plataformaren bidez.

    • Izena ematen hasteko, aldez aurretik, Arquia Fundazioaren sareko plataformaren ziurtagiria beharko da FQ erabiltzaile ez direnentzat edo oraindik ziurtatu gabe daudenentzat.

    • Izen emate inprimakia bete, deialdian eskatutako fitxategiak erantsi eta FQra bidaltzeko botoia sakatu ostean amaituko da parte hartzen.Ez da onartzen Internet ez den beste bitarteko bat erabiliz aurkeztutako proposamenik.

    • Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

    • Fundazioak eskubidea erreserbatzen du lehiaketan hautatutako proposamenen erreprodukzio eta/edo erakusteko eskubideak, zati batean edo osorik.

  • Izena emateko eta dokumentazioa bidaltzeko azken eguna
  • 2016ko maiatzaren 16a, eguerdiko 12:00etan

  • Epaimahaia
  • Factoría Cultural proiektuko eta Arquia Fundazioko ordezkariez eta bi aholkulariz osatutako talde mistoa izango da epaimahaia:

    Rosina Gómez-Baeza

    Factoría Cultural proiektuko presidentea

    Ángela Barrios

    Arquia Fundazioko nagusia

    Mónica Bonafonte

    Kataluniako Arkitektoen Elkargoko Escola Serteko zuzendaria

    José Javier Quintana

    BSA Rethinking Architecture enpresako zuzendaria
  • Balorazio-irizpideak
  • Epaimahaiak eskaerak baloratuko ditu eta irizpide hauek hartuko ditu aintzat:

    • Eskatzailearen edo taldekide bakoitzaren curriculum akademiko profesionala, lider gisa duen gaitasuna eta enpresa proiektuarekiko duen konpromisoa eta motibazioa ebaluatzeko.

    • Bekak proposatutako proiektuaren memoria, bere originaltasuna eta bideragarritasuna aintzat hartuta. Canvas azterketa.

    Tutoreak eta epaimahaikideak zuzenean jar daitezke hautagaiekin, elkarrizketa pertsonalizatu baten bidez, ideiari edo proiektura buruzko zenbait alderdi argitzea bidezkotzat irizten diotenean.

  • Ebaluatzeko irizpideak
  • Potentzial handiko proiektuetan sinisten dugu eta irizpide hauek bete behar dituzte:

    • Negozio ideiaren originaltasuna: sormenezkoa eta berritzailea izan behar du ideiak, lanari ikuspegi berri bat ematen diona eta arkitekturarekin lotutako eremuan ekarpen nabarmena egiten duena.

    • Negozio ideiak egitura garbia, ordenatua eta irakurterraza izan beharko du, eta monetizatzeko nahikoa potentzial duten merkatuko abagune batean oinarrituta egon beharko du.

    • Negozio modelo berritzailea balioa sortzeko gaitasun handikoa eta hazteko potentzial handia duena.

    • Proiektuak merkaturagarria izan beharko du: xede argiak eta errealistak, praktikan jartzeko behar diren estrategien definizioa eta baliabideak, aztertutako plangintza eta aurrekontu xehatua.

    • Ekintzailearen edo talde ekintzailearen gaitasuna eta lidergoa: kualifikazio eta ezagutza solidoak izan behar dira eta proiektua arrakastaz gauzatzeko gaitasunak frogatu beharko dira.

  • Saria
  •  Bekak barne du Factoría Culturalen berrikuntzako eta ekintzailetzako plana garatzea. Bekan sartzen da 24 orduko aholkularitza (3 hilabetez) hiru bloketan banatuta (merkatua, balore eskaintza eta prototipoaren garapena) non Merkatu, Eskaintza, Branding eta Marketin tailerrak eta sormen saioak garatuko diren. Prozesuaren jarraipena egiteko 6 ordu baino gehiago (beste hiru hilabetez) Factoría Culturaleko aholkulari baten eskutik, prototipoa inplementatzen jarraitzeko eta merkaturatzeko.

     Berrikuntzako eta ekintzailetzako plan horri Factoría Culturalen zeharkako zerbitzuak gehituko zaizkio, hala nola: edukiak kargatzeko eta deskargatzeko 100 Mb-ko Internet simetrikoa, aholkularitza sarbideak (besteak beste: zuzenbidea, kontularitza, teknologia, programazioa, komunikazioa...). Baita balio erantsiko programak ere: crowdfunding kanpainarako sarbidea, marketin digitaleko kanpainetarako eta ikusgaitasun programetarako sarbidea. Hori guztia, bi (2) hautagai bekadunentzat.

     Factoria Culturaleko zerbitzuez eta baliabideez gain, Arquia Fundazioak ekintzaile bekadunen eskura jartzen ditu lehen egunetik Arkitekturaren eremuarekin lotutako garapen profesionalean izan handiko bi (2) aholkulari, eta proiektuak irauten duen guztian tutoretza lana egingo dute bertaratutako saioen eta lineako saioen bidez.Tutoretza hori erabaki hartzeetara bideratuko da eta enpresa plana egiteko prozesuan eta bideragarritasun analisian zehar gidatuko dituzte. Enpresa proiektua arrakastaz lantzeko behar dituen kontaktuak eta informazioak ere emango dizkiete.Ekintzailetzako eta berrikuntzako proiektuaren irismena lokala bada, Espainia barruan, Arquia Fundazioak dagozkion tokiko kontaktuak emango ditu.

     Lurralde mailan parte hartzeko abaguneak parekatzeko asmoz, Arquia Fundazioak 1.800 eurora arteko laguntza emango dio Madrilen bizi ez den bekaren hautagai irabazleari ostatu gastuetarako, baldin eta laguntza hori eskatzen badu.Xede horretarako, dagokion Udaletxeko indarrean dagoen egoiliar ziurtagiria aurkeztu beharko du.

     Arquia Fundazioak bere gain hartuko ditu Madrilerako joan etorriko bidaia gastuak (hegazkineko, treneko edo ibilgailuko joan etorriko txartela, Fundazioak erabakitzen duena), Arquiseguros artekaritzaren bidez kontratatutako bidaia laguntzarako polizako baldintzetan eskainiko du estaldura.

     Factoría Culturali zuzenean ordainduko dio beka.

     Bekadunak pertsona bateko edo biko taldearekin lan egiten badu, Factoría Culturalek interesdunei zenbateko hauek emango dizkie:

    • 2. pertsonaren hobaria: Hileko kuotaren % 75.
    • 3. pertsonaren hobaria: Hileko kuotaren % 50.

     

  • Factoría Cultural_Vivero de industrias creativas
  • Factoría Cultural / Vivero de Industrias Creativas, arteen, komunikazioaren eta teknologia berrien arloko enpresa ekimenak garatzeko gune bat da. Arlo horiek guztiak industria kulturaletan eta sormenezkoetan dauden.Factoría Cultural jarduera sektore horretan garatzen duten irabazi asmorik gabeko erakundeei eta elkarteei zuzentzen zaie.

    Lan ingurune atsegin, gizatiar, ireki, dinamiko, erabiltzaileari bideratutako eta networkinga babesten duena eta ekintzaileak hartzen eta babesten dituen proiektu berritzaileak eta jasangarriak bultzatzeko eta egia bihurtzeko jaio zen hazitegia da.

    Factoría Culturalen asmoa ekintzaile egoiliarrari ekosistema bat sortzea da baliabideak, zerbitzuak eta beren ideia edo proiektua baldintza egokietan garatzeko behar den trebakuntza eskuratzea errazten duena.

    Zentzu horretan, erreferente bihurtu nahi du, estatu mailan eta nazioartean, kulturako eta sormenezko industrietan espezializatutako bizitegien eta azeleratzaileen artean.
    Bisitatu Factoría Cultural proiektuko webgunea

Bekadunak

2016 deialdiko bekadunak dira:

Becarios

Premio

Blanca Garcia Gardelegui
E.T.S. A - Bartzelona - UPC
Basel, SUITZA

Cooparchitects: Uniendo a pequeños emprendedores frente a empresas corporativas internacionales

Ana Beltrán Nadal

E.T.S. A - Valentzia - UPV
VALENTZIA, ESPAINIA

EDIFICIO URBANO. Innovación social en edificios históricos