Utilizamos cookies y tecnologías similares propias y de terceros, de sesión o persistentes, para hacer funcionar de manera segura nuestra plataforma y personalizar su contenido. Igualmente, utilizamos cookies para medir y obtener datos de la navegación que realizas y para ajustar la publicidad a tus gustos y preferencias. Puedes modificar tus opciones de consentimiento en cualquier momento visitando nuestra Política de Cookies y obtener más información haciendo clic aquí.
"Lurzoruaren kontsumoa, lurzoru berrien kontsumoa murrizteak, betiere populazioaren hazkundea murriztu gabe, eraikitako eremuetako dentsitatea areagotzea dakar emaitza matematiko gisa. Gehienetan, horretarako, eraiki berrien altuera handitzen da, bai aurretik bertan dauden eraikinak ordezkatuz, bai zabalkunde eremu berriak sortuz. Baina zer gertatzen da dagoeneko eraikita dagoen hiriarekin? Premisa horiekin hirian jarduerak egin al daitezke aurretik eraikita dagoena eraitsi gabe?
Aurretik bertan dagoenari bizitza berria ematea da birziklatzea. Dentsitate apaleko hiri eremu askotan, baldintzak hobetu edo hobeto jasango lituzkete, baldin eta bizitzeko espazio berriak txertatu edo etxebizitzetarako azalera areagotuko balitz, era horretan, bertan bizi diren pertsonen baldintza sozialak hobetuko balirateke. Gutxi erabiltzen diren eremuak, eremu hutsak, hiri bizitza sorrarazteko beharrezko dentsitaterik ez dutenak: dentsitate gutxiko herriguneak, lorategidun urbanizazioak, altuera apaleko zabalguneak, etxebizitza poligonoak…
Hausnarketa orokor honek proposatzen du ikuspegi hau dagoeneko eraikitako eremuetan aplikatzea: aurretiko eraikinetan jardutea, bertako teilatuak kolonizatuz, fatxadak esekiz edo lodituz, dentsitate handiagoko ikuspegiak erabiliz, hiriko edozein espazio huts handitan eraikitzea... gainjartzea. Hiri eremuetan dentsitate berriak txertatzea eta eraikin dentsitateak % 150 areagotzea, hori da proposatutako helburua, betiere ahaztu gabe aurretiko hiria birziklatzea dela xede nagusia, hau da, lurzoru berriak ez kontsumitzea, alegia.