arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Área Profesional / Erakusketak

Los Angeles

2006

Los Angeles

 

10 paradigma

Hiria bizi, ulertu, hiria eraikitzen laguntzeko, espazioa eraikitzeko eta arkitekturaren funtzioa zein arkitektoaren eginbeharra modu jakin batean ulertzeko modua adierazten duten hamar etxebizitza biltzen ditu hautapen honek. Los Angeleseko arkitekturaren bokazio ezberdinak ageri dira; hau da, bai nazioarteko estilotik urrunduta dauden obrak, bai historiografia modernoak gehiago zabaldutako modernitate interpretazioak ere, ziur asko erakusketako ikusleentzat ezagunagoak direnak. Greene, Irving Gill, R.M. Schindler, R. Neutra, Gregory Ain, los Eames, A. Quincy Jones, Craig Ellwood, Albert Frey edo John Lautner arkitektoen lanak dira.

Erakusketa Los Angeles hiria bezalakoa da: beren eragin geografikoaz kontziente diren banakako fenomenoen mosaiko bat, paisaia heterogeneoak gehituz eraikitakoa, batzuetan aurkakoak direnak eta beren ingurune fisiko eta politikoari aurka egiten diotenak. Los Angelesko paisaien hautaketa txiki baten errepresentazio partzial baten bidez dago ikusgai hiri hori erakusketa honetan. Eta hiriarekin batera, arkitektura modernoen aniztasuna erakusten da, gure momentuko arkitekturaren eraldaketa eta proposamen gaitasuna agerian uzten ditu, gaitasun horiek beti gauzatzen ez diren arren.

Hitz batean, arkitekturaren aukera kulturak eta eraldatzailean sinesten duen erakusketa da hau.

 

Inaugurazioa

Museo de Bellas Artes de Bilbao: 13/07/2006

 

Ibiltaritzak

Museo de Bellas Artes de Bilbao: 13/07/2006 - 17/09/2006
COA Zaragoza: 20/10/2006 - 24/11/2007
COA León: 25/01/2007 - 05/03/2007
COA Girona: 29/03/2007 - 30/04/2007
CTAV València: 15/05/2007 - 29/07/2007
COA Almería: 03/09/2007 - 15/10/2007
COA Salamanca: 18/10/2007 - 11/11/2007
COA Zamora: 15/11/2007 - 17/12/2007
COA Palencia: 06/02/2008 - 06/03/2008
COA A Coruña: 01/04/2008 - 25/04/2008
COA Murcia: 29/04/2008 - 30/05/2008
COA Rioja: 05/06/2008 - 07/07/2008