arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Área Profesional / Erakusketak

Rafael Aburto

2007

Rafael Aburto

 

Arkitektoa

Zalantzarik gabe, ez da ohiko arkitektura erakusketa bat. Aitzitik, inolako aurreiritzi eta apriorismorik gabe, ondare arkitektoniko harrigarri eta ezberdina erakustea da erakusketaren helburua. Ondare hori ez da bestelakoak baino hobea ala okerragoa, Espainiako arkitektura modernoaren funtsa aberastu nahi du erakusketak, besterik ez. Izan ere, Espainiako arkitekturak formulazio historiografikoa du, egun nahiko zaharkituta dagoena. Horregatik, funts hori berriztatu egin behar da, posizio ez horren ortodoxoetatik, baina betiere ikuspegi baliodunak erabiliz, modernitatea –beste modernitatea– konkistatu zuten arkitekto eta arkitekturak txertatzeko; esaterako Aburto.

Rafael Aburto arkitekto ezezaguna izan da orain arte: alboko pertsonaia, ohiz kanpokoa eta berezia. Hala ere, bere ibilbidea ezagutzean, bere jarduera esparru guztietan sormen izugarria zuela ikusiko dugu, horiek mugatzea zaila baitzen, hau da, bai pinturan, bai arkitekturan, bai teorialari gisa egindako lanean bai kritika jardueran ere. Izan ere, Aburtoren kasuan, bere ekoizpenaren trazuak, hori edozein dela ere, bere izaeraren trazuekin nahasten dira. Artista bat da, bilatzen dabilen norbait, inguruko testuinguruarekin ezeroso eta ase gabe dagoena. Horregatik zaila da bere arkitektura katalogatzea, akademizismo mozorrotuaren azken astinduen eta modernitate berantiarraren ideal errebisionisten artean baitago.

Erakusketa 8 kutxek osatzen dute, aldi berean edukia garraiatu eta erakusgai jartzeko erabiltzen direnak. Kutxen kanpoko gogortasunaren eta barnealdearen izaera harrigarri eta sutsuaren arteko kontrastea ere Aburtoren jardunbidearen ezaugarria da.

 

 

Inaugurazioa

Centro de Enlace de Arquitectura de Pamplona: 24/05/2007

 

Ibiltaritzak

Centro de Enlace de Arquitectura de Pamplona: 24/05/2007 - 22/06/2007
COAVN San Sebastián: 05/07/2007 - 03/09/2007
COA Ciudad Real: 05/09/2007 - 07/10/2007
CTA Valencia: 15/10/2007 - 15/11/2007
COAVN Bilbao: 09/01/2008 - 29/02/2008
COA Huelva: 11/04/2008 - 02/05/2008