arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

X. arquia/tesis lehiaketaren erabakia

Tesia
15 diciembre 2015

Abenduaren 11n, arquia/tesis bi urtez behingo lehiaketako X. deialdiko epaimahaiak, Manuel Gausa buru zuela eta epaimahaikide zituen Félix Juan Bordes Caballero, Luz Fernández-Valderrama Aparicio, Francisco Javier Cabrera y Cabrera eta idazkari lanak egin dituen José Antonio Sosa-Saavedra, arquia/tesis bildumaren zuzendariak, Ignacio Borrego Gómez-Pallete eta Amadeu Santacana Juncosaren tesiak saritu dituzte. 

“Materia Informada” , Ignacio Borregorena, eta  “El acontecimiento en un mundo como yuxtaposición” , Amadeu Santancanarena, izan dira X. arquia/tesis lehiaketako Lehen eta Bigarren saria (hurrenez hurren).

Edukia nabarmentzeko duten gogoa eta originaltasuna nabarmendu dute bi lanetan.

Lehenak, kultura garaikidearen informazio esentziari erreferentzia egiten dien sekuentzien benetako atlasa eraikitzen du eta abiaraz daitezkeen proiektu eragiketak sailkatzen ditu.

Bigarrenak, arkitektura garaikidean programak prozesatutako informazio gisa duen garrantzia jorratzen eta, egituratze funtzional soil batetik formulazio inform(azion)alera translazioa egiten du.