arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Profesional eremua / Deialdiak

2019ko bekak

Entrega ekitaldia

La jornada de celebración de la entrega de Becas 2018 tuvo lugar el jueves día 18 de octubre en el auditorio de La Casa del Lector en Matadero Madrid en el marco de la celebración del VI Festival arquia/próxima Madrid 2018: Prácticas Relevantes. Participaron en el evento el arquitecto Eduardo Souto de Moura, jurado del concurso de Becas 2018 con la conferencia titulada ‘Proyectos recientes’, y el arquitecto João Luís Carrilho da Graça con la presentación del tema del concurso 2019 titulado ‘Segunda mano: una casa discreta’.
  • Ikusi galeria osoa

2019ko epaimahaiaren hitzaldia

JOÃO LUÍS CARRILHO DA GRAÇA

João Luís Carrilho da Graça Portugalen jaio zen 1952an eta arkitekto bilakatu zen 1977an.

Sariak: Arte Kritikarien Nazioarteko Elkartearen Saria (1992), Secil Arkitektura Saria, Portugal (1994), Valmor Saria, Portugal (1998, 2008, 2010), FAD Saria, Espainia (1999), Portugalgo Errepublikako Merituaren Ordena (1999), Bienal Internacional de la Luz – Luzboa Saria (2004), Pessoa Saria, Portugal (2008), Piranesi - Prix de Rome Saria (2010), Frantziako Errepublikako Ordre des Arts et des Lettres – Chevalier (2010), Arkitektura-Akademiako Domina, París (2012); Nazioarteko Arkitektura Erlijiosoko Saria– Frate - Sole (2012), Bienal Iberoamericana de Arquitectura y Urbanismo Saria (2012), Erresuma Batuko Arkitektuen Errege Insitutuko International Fellowship (2015), Arkitektuen Ordenako Ohorezko Kidea, Portugal (2015), Bienal Internacional de Arquitectura de Buenos Aires Saria (2018), Politécnico di Milano-ko Leon Battista Alberti Saria, Mantovako Campusa, Italia (2018), arpaFil Saria, Guadalajara, Mexiko (2018).

Mies Van der Rohe Europako Arkitektura sarirako hautatua behin baino gehiagotan.

Portugal ordezkatu zuen ofizialki Veneziako Arkitektura Bienaleko 12, 13 eta 16. edizioetan eta 15. Bienaleko erakusketa nagusian.

Lisboako Arkitektura Fakultateko irakaslea 1977 eta 1992 bitartean eta ondoren, 2014 eta 2019 bitartean; Lisboako Unibertsitate Autonomoko irakaslea 2001 eta 2010 bitartean; Evorako Unibertsitatekoa 2005 eta 2013 bitartean; Nafarroako Unibertsitateko irakaslea 2005 eta 2015 artean; eta New Yorkeko Cornell University-koa 2015ean. Une honetan Unesco Leon Katedrako irakaslea da

Battista Alberti, Milaneko Politeknikoko Mantova Campusekoa.

Lisboako Unibertsitateko Arkitektura Fakultateko Honoris Causa doktorea.

2020ko lehiaketaren gaiaren aurkezpena

ANUPAMA KUNDOO

Anupama Kundoo nazioartean ezaguna den arkitektoa da. Materialei eta haiek ingurumenean duten eraginari buruz egindako lan esperimentala ospetsua da nazioartean. Gehiengoen eta ez gutxiengoen habitata hobetuko duten soluzioez kezkatuta dagoen herrialde periferikoetako arkitektoen belaunandiaren adierazgarri nabarmenetako bat da.

1990ean sortu zuen bere estudioa Aurovillen, Indian. Materialak ikertzen eta esperimentatzen jardun du hasieratik, ingurumen-inpaktu txikiko eta testuinguru sozioekonomikora egokitutako arkitektura sortzeko. Arkitekturarentzako ikuspegi berritzailea, ikerketa eta eraikuntzaren teknologien esperimentazioaren garapenean oinarritzen dena, zein eraginkortasun energetikoaren konponbideen integrazioa ere. Uraren erabilpena bilatzen duena ingurumenari eta sozioekonomikoki begira atseginak diren eraikin prototipoetan.

2020ko lehiaketaren gaia

31-35 rue Saint-Ambroise, Roger Anger, Paris. © Aurovici Sercomanen

Berriz hausnartu etorkizuneko altuera handiko etxebizitzen fatxada sistemak.

Aurrekaririk gabeko hirigintzaren testuinguruan, arkitektura garaikideak solairu trinkoak eskatzen ditu, hiriaren eragina ingurunearengan mugatuko dutenak. Honek, etxebizitzak diren altuera handiko eraikinen oparotasuna ekarri du. Kontuan izanda giza eskalatik urruntzearen arriskua handia dela dentsitate handi etxebizitza batean, non apartamentuen errepikapen monotonoa, bata bestearen gainean oinarrizko irizpiderik gabe askotan teknika industrializatuekin batera dator. Gortina-hormak eta larru monolitiko-homogeneoak... Lehiaketa honen asmoa da fatxada berrikuntzarako elementu klabe bezala hartzea, hirigintza antropozentriko eta integratzaile berri baten aurpegia izango dena, jasangarria ingurunearen zein gizarte eta ekonomiaren ikuspegitik.

Fatxada, eraikin oinarrizko elementu arkitektoniko bat da, barrualde eta kanpoaldearen arteko trantsizioa markatzen duena, gizabanakoaren pribatutasuna eta espazio kolektiboaren artean, eraldatu daitezken ingurumen-baldintzak eta urtaroetan zehar aldatzen den klima aldakorra, zeinen eragina hegaldien eta eguzki-babes tresnen bidez kontrolatu daitekeena. Baina eraikinaren «azala» izan zitekeen baita ere bolumen handiagoko lodiera, trantsiziozko bizitzeko espazioa, balkoien eta antzinako galerien estiloan, baina eguneratutakoa. Bere materialtasunak alderdi berrian barne har zezakeen, esate baterako gero eta handiagoa den eraikinen eraginari buruzko ardura ingurumenarekiko, hondakinen sorketa edo energia-kontsumo baxuko materialak. Baliteke elementu biziduna izatea, denboran zehar aldatzeko gai dena hiriaren eraldatzeak berak eskatzen duen arabera. Eta ezin da ahaztu organismo bizi honek beharko lukeen porositatea airea elkartrukatu ahal izateko kanpoaldearekin. Etorkizuneko fatxadek duten potentziala erabili beharko lukete eguzki-energia edo euri-ura batzeko hiri-baratzeen bidez naturarekiko lotura errazteko. Egoitza-unitateen errepikapena altuera handiko eraikinetan, monotonia eta gizabanakoaren identitatearen diluzioa sor zezakeena kolektibitatean, erronka berria planteatzen du, zeinari aurre egin behar diogun etxebizitzen fatxaden etorkizuna aurreikusten duten tresnak erabilita. Honen artean baldintza formaletan oinarritutako adierazpen artistiko eta intelektuala edo giza eskala eta pertzepzioarekin zerikusia duen barneratzea aurkitu daitezke. Etorkizun hau, eraikitako eraikinaren aurpegian ikus daitekeena, giza-balio emergenteekin bat egiten du: giza-arazoen inguruko ardura, giza-eskala eta gizabanakoaren adierazpena identitatearekiko erlazioan, gizabanakoaren irudia eta gizartean hartzen duen lekua edo erabaki material eta teknologikoak, gune hutsen definizio espazialak arkitekturan eusten dituztenak.

Aurkeztutako eragile konplexuen orekaren bidez, alderdi guztiak bilduko dituen irtenbide sintetikora iritsiko da, fatxada proposamen berritzaile bat eskatzen da mota honetako altuera handiko etxebizitza kolektiborako. Fatxada eraikitakoa eta ez eraikitakoaren arteko mugatzat jotzen da, distira bat etorkizuneko hiriaren irudian. Proposamenak lau altuera eta lau altuerak markatutako gelako gunea zehaztuko du, eskema zabalago batetik eratorritakoak eta parte-hartzaileak garatutakoa. Barneko espazioen eta altueraren inguruko gogoetak, hala nola baldintza klimatikoak, parte-hartzaileen hautaketa izango dira baina proposamenean agertu beharko dira.

Ibilbide Arkitektonikoa

Ibilbide arkitektonikoa 2019ko urriaren 25ean egin zen Madrilen
  • Ikusi galeria osoa