arrow-circle-down arrow-circle-left arrow-circle-up arrow-down arrow-left arrow-line-right arrow-right arrow-up ballon close facebook filter glass lock menu phone play point q question search target twitter
X

Profesional eremua / Inkestak

2017ko arkitektoak

  • Emaitzak
  • Arkitektoei egindako V. inkestaren eta arkitektura-ikasleei egindako VII. inkestaren emaitzen txostenak parte-hartzaileek Arquia 2017 inkestaren galdetegiaren arkitektoak eta arkitektura-ikasleen modulu profesionaletan emandako emaitzetatik lortu dira, 2017ko martxotik uztailera egin zena.


    Deialdia uztailaren 20an itxi zen, eta guztira 444 ikaslek eta 1.612 arkitektok bete dute galdetegia. Galdetegiak berrikuspen- eta baliozkotze-prozesu bat gainditu dute, eta oinarrietan adierazitako baldintzak betetzen dituztenek har zezaketen parte.


    Emilio Luque soziologoak, UNEDeko Zientzia Politiken eta Soziologiako Fakultateko irakasle titularrak, zuzendu eta gauzatu zuen ikerketa.

  • 2017ko deialdia
  • Galdetegia sarean egon zen 2017ko martxotik uztailera.

  • Hautagaiak
  • Hauek har zezaketen parte: Arquiako erabiltzaile guztiek, Espainiako edozein arkitektura-eskolatan matrikulatutako ikasleek (ez, ordea, ERASMUS edo antzeko programa baten bidez Espainiako arkitektura-eskola batean aldi baterako ikasten zeuden atzerriko unibertsitateetako ikasleek), Espainian goi-mailako arkitektura-eskola teknikoetan goi-mailako arkitektoen titulua daukaten pertsonek, Espainian lortutako titulua duten atzerriko arkitektoek eta titulua Espainiatik kanpo lortu, baina Espainian baliozkotu duten arkitektoek.

  • Izena emateko azken eguna
  • 2017ko uztailaren 20a, eguerdiko 12ak (penintsulako ordua).

  • Saria
  • Inkesta bete eta bidal zuten parte-hartzaileen artean notario baten aurrean honako hauek zozketatu ziren 2017ko uztailan: Seulgo UIAren Kongresurako bi pertsonentzako bidai bat (2017ko irailaren 2tik 11ra), eta Arquia Fundazioak editatutako bi liburu eta bi dokumentalen hamar sorta. Ezin izan zuten parte hartu zozketan Arquia taldeko errektoretza-erakundeetako langileak eta kideak, ez eta lehen graduko senideak ere.

  • Zozketa
  • Zozketa notario baten aurrean egin zen 2017ko uztailaren 24an.

    SEULGO UIAREN KONGRESURAKO BI PERTSONENTZAKO BIDAI BATEN IRABAZLEA

    1. (874) MARÍA DIEGO FERNÁNDEZ SAN JULIÁN. Ikaslea

    AQUIA FUNDAZIOAK EDITATUTAKO BI LIBURUEN ETA BI DVDEN SORTA BATEN IRABAZLEAK:

    1. (1831) FRANCESC COIT BONET. Arkitektoa

    2. (1.031) PABLO GINER CRESPO-AZORIN. Arkitektoa

    3. (2.048) CARLOS GARCÍA FERNÁNDEZ. Arkitektoa

    4. (1.071) MARTA SOLANAS DOMÍNGUEZ. Arkitektoa

    5. (1.912) CARMEN GARCÍA SÁNCHEZ. Arkitektoa

    6. (744) GERARD URPI VICENTE. Ikaslea

    7. (277) PILAR RODRÍGUEZ-MONTEVERDE CANTARELL. Arkitektoa

    8. (888) ÁNGELA LINARES. Ikaslea

    9. (1.280) ALBA GONZÁLEZ JIMÉNEZ. Ikaslea

    10. (1.682) SALVADOR MORET COLOMER. Arkitektoa