Edukien egitura
Programa bost modulu nagusitan egituratzen da, ikastaro osoan zehar banatzen direnak.
1. modulua. Inguruaren ezagutza: Enpresa-erakunde baten ingurunearen ezagutza sakon bat ematen zaie parte-hartzaileei bloke honetan, eta inguru horretan eragiten duten faktore desberdinak azaltzen zaizkie (politikoak, kulturalak, ekonomikoak). Irakasgaiak: ingurune geopolitikoa, zuzendaritzako ekonomia, erantzukizun sozial korporatiboa.
2. modulua. Estrategiaren ezagutza: Estrategiak enpresan duen garrantziari buruzko ezagutza sakona ematea da bloke honen helburua, partaideak estrategiaren formulazioa aztertzeko gai izan daitezen eta estregia ezartzerakoan izan daitezkeen zailtasunak eta behar diren prozesuak uler ditzaten. Irakasgaiak: kudeaketa orokorra, lehiakortasun-estrategia eta aldaketaren kudeaketa.
3. modulua. Arlo funtzionalen zuzendaritza: Enpresako arlo desberdinen ikuspegi global bat eman nahi zaie partaideei bloke honetan, eta baita arlo horietako bakoitzak egiten dituen prozesuena ere, bakoitzak daukan garrantzia estrategikoaz jabe daitezen. Irakasgaiak: finantza-zuzendaritza, marketin- eta merkataritza-zuzendaritza, operazioen zuzendaritza, informazio-sistemen zuzendaritza, giza baliabideen zuzendaritza, berrikuntza eta ekintzailetza.
4. modulua. Zuzendaritzako garapena eta lidergotza: Partaideek taldean lan egiteko gaitasunak garatzea da bloke honen helburua, bezeroekin proiektu konplexuak gauzatzeko gaitasunaren funtsezko osagarri gisa, eta proiektuetan inplikatuak dauden pertsonak kudeatzeko.
LEAD Programa. Lidergotza-jarduna hobetzera bideratutako ezagutza pertsonaleko programa bat da. Baina, bereziki, partaideen helburuei eta horiek gauzatzeko behar dituzten gaitasunei buruzko hausnarketa egiteko balio duen programa da. Egunerokotasun profesional eta pertsonalean denbora asko ematen da besteengan pentsatzen eta besteekin harremanak izaten, eta oso gutxi norberarengan pentsatzen. LEAD programak aukera hori ematen du, marko atsegin baten barruan eta egiaztatutako metodologia batekin.
5. modulua. Action Learning Project edo enpresa-proiektua. Programan zehar jasotako ezagutzak eta garatutako gaitasunak jardun profesional osora zabaltzea da bloke honen asmoa, partaidearen organizaziorako balio handiko irtenbide berritzaileak sortzeko gaitasunean ekarpenak eginez. Enpresa edo estudioak erabaki ahal izango du partaideak zein proiektu gauzatuko duen, egoki irizten badio.
Modulua: zuzendarien foroa. Arkitekturaren sektoreko saioak programa osoan zehar: Zuzendarien foroa – iritzi-lider diren zuzendariekin eta sektoreko aditu handiekin, haien esperientzia eta ezagutzak eskaintzeko.
Irakasleak_ESADE
Pedro Armangué, Marketin Saileko kolaboratzaile akademikoa
Jordi Brunat. Irakasle elkartua, Zuzendaritza Orokorra eta Estrategia Saila. Irakasle elkartua, Ramon Llull Unibertsitatea. Zuzendari exekutiboa, Executive Education Unitatea
Josep Lluís Cano, senior irakasle elkartua, Operazio, Berrikuntza eta Data Science Saila. Kontratatutako doktore-irakaslea. Zuzendaria, e-learning esparrua
Jaime Castelló, Irakasle elkartua, Marketin Saila. Irakasle elkartua, Ramon Llull Unibertsitatea
Marketin eta Salmenten Zuzendaritzako Masterreko (Madril) programaren zuzendaria
Ángel Castiñeira, Irakasle titularra, Gizarte Zientziak. Irakasle titularra, Ramon Llull Unibertsitatea
Lidergotza eta Gobernantza Demokratikoko Katedraren zuzendaria
Marc Correa, Irakasle elkartua, Pertsonen Zuzendaritza eta Antolaketa Saila
Kontratatutako doktore-irakaslea. Zuzendaria, Master Exekutiboen Unitatea
Jordi Fabregat, Irakasle titularra, Ekonomia, Finantza eta Kontabilitate Saila
Kontratatutako doktore-irakaslea. Zuzendaritza Ekonomiko Finantzarioko Master Exekutiboko (Bartzelona) zuzendaria
Xavier Ferràs, Irakasle bisitaria, Operazio, Berrikuntza eta Data Science Saila
Rafael García, Kolaboratzaile akademikoa, Ekonomia, Finantza eta Kontabilitate Saila Steven Guest, kolaboratzaile akademikoa, Pertsonen Zuzendaritza eta Antolaketa Saila. Irakasle elkartua, Ramon Llull Unibertsitatea
Ignacio Guitart, Kolaboratzaile akademikoa, Marketin Saila
Jaume Hugas, Irakasle titularra, Operazio, Berrikuntza eta Data Science Saila
Irakasle elkartua, Ramon Llull Unibertsitatea
Carlos Jordana, Kolaboratzaile akademikoa, Marketin Saila
Xavier Mena, Ohiko irakaslea, Ekonomia, Finantza eta Kontabilitate Saila. Katedraduna, Ramon Llull Unibertsitatea
Jordi Molina, Irakasle titularra, Marketin Saila. Irakasle elkartua, Ramon Llull Unibertsitatea
Zuzendari exekutiboa, Custom Program Arloa
Manel Peiró, Irakasle titularra, Pertsonen Zuzendaritza eta Antolaketa Saila
Kontratatutako doktore-irakaslea
Marcel Planellas, Ohiko irakaslea, Zuzendaritza Orokorra eta Estrategia Saila
Irakasle titularra, Ramon Llull Unibertsitatea
Andrés Raya, Kolaboratzaile akademikoa, Pertsonen Zuzendaritza eta Antolaketa Saila
Irakasle elkartua, Ramon Llull Unibertsitatea PARTNERS Programako zuzendaria
Ricard Serlavós, Irakasle elkartua, ESADEko Pertsonen Zuzendaritza eta Antolaketa Saila Irakasle elkartua, Ramon Llull Unibertsitatea
Ismael Vallés, Kolaboratzaile akademikoa, Marketin Saila
Julio Villalobos, Irakaslea, Marketin Saila
inDIGITAL Programako zuzendaria – Marketineko Zuzendaritza eta Salmenta Digitalak
Jordi Viñaixa, Irakasle elkartua, Zuzendaritza Orokorra eta Estrategia Saila Kontratatutako doktore-irakaslea
Irakasleak_Arquia Fundazioa
(lanketa-prozesuan)