-
Becas y convocatorias
Arkitektoen V. inkestaren eta arkitekturako ikasleen VII. inkestaren emaitzen txostenak Arquia Inkesta 2017 galdetegiko "Arkitektoak eta arkitekturako ikasleak" modulu profesionaletan parte hartu duten pertsonek emandako erantzunetatik lortu dira. 2017ko martxotik uztailera egin ziren galdeketak.
Uztailaren 20an deialdia itxi zenean, 444 ikaslek eta 1.612 arkitektok hartua zuten parte inkestan. Galdetegiak berrikusi eta baliozkotu egin dira, eta oinarrietan adierazitako baldintzak bete dituztenek hartu dute parte azkenean.
Emilio Luque soziologoak zuzendu eta egin zuen ikerketa, UNEDeko Zientzia Politikoak eta Soziologia Fakultateko irakasle titularrak.
Lanbidearen egoerari buruzko Arkitektoen IV. inkestan 2.520 arkitektok hartu zuten parte. Internet bidezko galdetegi baten bitartez egin zen ikerketa.
Lanbidearen egoerari buruzko Arkitektoen III. inkesta telefono bidezko galdetegien bitartez egin zen. Espainian kolegiatuta dauden 1.700 arkitektori galdetu zitzaien, ausaz aukeratu zirenak.
Lanbidearen egoerari buruzko Arkitektoen II. inkesta telefono bidezko inkesten bitartez egin zen. Espainian kolegiatuta dauden 1.500 arkitektori galdetu zitzaien, ausaz aukeratu zirenak.
Lanbidearen egoerari buruzko Arkitektoen I. inkesta telefono bidezko inkesten bitartez egin zen. Espainian kolegiatuta dauden 2.000 arkitektori galdetu zitzaien, ausaz aukeratu zirenak.
Noiz eman daiteke izena?
2017ko martxoan, apirilean, maiatzean, ekainean eta uztailean eman ahalko da izena, Arquia Fundazioaren webgunearen bitartez, Inkesta.
Nola har dezaket parte Arquiako bezeroa banaiz?
Arquiako bezeroa bazara, Inkesta egiteko webgunetik bete ahalko duzu galdetegia, NAN zenbakia sartuta.
Nola har dezaket parte arkitekturako ikaslea banaiz?
Arkitekturako ikaslea bazara, FQ+ erabiltzaile gisa hartu ahalko duzu parte. Horretarako, hemen eman beharko duzu izena arkitekturako ikasle gisa, azken matrikularen pdf dokumentua erantsita.
Espainiako edozein arkitektura-eskolatan matrikulatuak dauden ikasleek parte hartu ahalko dute.
Ezingo dute inkestan parte hartu atzerriko unibertsitateetakoak izanda Espainiako arkitektura-eskolaren batean ikasten ari direnek (ERASMUS programarekin edo antzekoekin).
Nola har dezaket parte arkitektoa banaiz?
Arkitektoa bazara, FQ+ erabiltze gisa hartu ahalko duzu parte. Horretarako, hemen eman beharko duzu izena arkitekto gisa, tituluaren pdf dokumentua erantsita.
Noiz arte har dezaket parte?
2017ko uztailaren 20ra arte hartu ahal izango duzu parte (eguerdiko 12:00ak arte). ‘Zure’ inkestan ematen duzun informazioa deialdia ixten den egunera arte aldatu ahal izango duzu, baina behin baino ezingo duzu galdetegia bidali.
Badago saririk inkestan parte hartzearren?
Bai! Inkesta osatu eta bidali duten partaideen artean, Arkitektoen Nazioarteko Batasunak (UIA) Seulen egingo duen biltzarrera joateko bi pertsonarentzako bidaia bat zozketatuko 2017ko uztailan, notario aurrean. Bidaia 2017ko irailaren 2tik 11ra egin beharko da. Gainera, Arquia Fundazioak editatutako bi liburu eta bi dokumentaleko hamar sorta ere zozketatuko dira. Arquia Taldeko zuzendaritza-organismoetako langile eta kideak zozketan parte hartzetik kanpo geldituko dira, eta baita haien lehen mailako ahaideak ere.